Agustini agurra

2012/02/15

Agustinen errausketan irakurritako agurra:

Agustini agurra:

Atzoko egunean, neguaren erdi-erdian, Zintzilik Irratiko ahots ezagunenetako bat ixildu egin zen. Agustin Sarasola, herriko semea eta irratikidea, joan zaigu.

Zure ahotsa denon belarrietaraino iritsi da, eta uhinetan barrena geldituko den arren, zure hitzak eta izate borrokalaria gure oroimenean eta gure parte izango dira hemendik aurrera, inoiz baino gehiago. Zure asteroko kroniken artean, batzutan agurtu behar izan dituzu utzi gaituzten hainbat eta hainbat lagun. Eta gaur, atsekabe handiz, guri tokatzen zaigu zuri agurtzea. Bai. Oraingoan guk zure hitzak hartuta, zera esan behar dugu:

?Lasaitu zaitez Agustin adiskide handia, zure azkeneko arnasa, eta eman diguzun guztia gure artean gelditzen delako, eta zubiyak irikitzen diranean, ibai eder batean bilduko ditugu guztion ametsak kolorez jantzita?.

Hutsune handia da gure baitan eta irratian uzten duzuna, Agustin. Baina nola edo hala, horrekin bizitzen ikasi beharko dugu, heriotza bizitzaren parte den heinean. Zuk zenion bezala, hitzak soberan daude saminez betetako une hauetan, baina hitzez eskertu nahi ditugu zure lana eta adiskidetasuna, horiek ez baitira guregandik inoiz joango. Ez adiorik, baizik eta gero arte, Agustin. Noizbait, nonbait, berriz ere elkartuko gara.

Zintzilik Irratiko zure lagunak

Entzun [audio:http://www.airean.net/zintzilik/public_html/audio/Dokumentuak/2012/Agustini%20agurra.mp3]

Milaesker Agustinekiko zuen maitasuna agertu diguzuen guztiei.

Dagoeneko Agustinek merezi duen omenaldia prestatzen hasiak gara, eta hurrengo egunetan honen berri izango duzue.

Comments are closed.