Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

madalenak10Azkenean jaiei hasiera emateko eta aurtengo denboraldia agurtzeko eginiko TXUPINAZOKO SAIO BEREZIA entzun dezakezue gure webgunean.

Hona hemen txupinazoko saio bereziaren grabaketa:

Uztailaren 25ean, jaietako ajea eta oporrak gainean genituela, webgunea hackeatu zigun YeMen deritzon faxista zibernetikoren batek (itxuraz hacker islamiar batzuk, baina nork daki, auskalo…)

Arazoa bideratu dugu (Zintzilikeko ohiko patxada eta lasaitasunarekin; hau da, opor eta jaietako ajea gainetik kendu arte ez garela lanean hasi) eta berriz ere sarean dago FM 100ean zabaltzen dugunaren ispilu zibernetikua.

Espero dugu web orriaren aurkako eraso gehiago ez jasatea, adierazpen askatasuna bai irratian bai ziberespazioan onartzea hacker-faxista delako horiek… gurea ez bazaie gustatzen ba izorra daitezela… guk badaezpada horrelakoak ekiditzeko segurtasun neurri gehiago hartuko ditugu, eta zuek, entzule eta irakurle maiteak, segi FM 100 eta zintzilik.net erabiltzen eta elikatzen.

Norbaitek informazio gehiago nahiko balu hacker hauei buruz, begira dezala http://www.zone-h.org/archive/notifier=SQL_0iW%20YEMEN helbidea.

Gertatutakoaren info gehiago:

http://sareantifaxista.blogspot.com/2010/07/ataques-varias-web-de-movimientos.html

http://sareantifaxista.blogspot.com/2010/07/boltxe-kolektiboa-otegi-en-facebook-el.html

http://www.lahaine.org/index.php?p=47129&lhsd=3


konpontzen

Uztailak 21ean, arratsaldeko 17.00etatik 20.00tara, Madalenak 2010 Irratsaio Berezia!

El 21 de Julio, a partir de las 17.00 hasta las 20.00,  Programa especial Madalenak 2010!

irratsaio-berezia-copia3

num333_tav11.-Desalojan a los encerrados en una mina en denuncia del TAV
2.-Transgénicos y crimen organizado.
3.-Sigue la marea negra. (golfo de mexico).
4.-musikas del mundo:Fela Kuti…..Captain Beefheart….

ESCUCHAR))))))

dendakArratsaldean ere grebaren jarraipena egin dugu Oreretako Zintzilik irrati Librean.

Grebak Oreretan eta eskualdean izan duen eraginari buruzko datuak eman eta Oreretan egin den manifestazioaren berri eman dugu.

18:30ean eskualdeko manifestazioa egin da Oreretan, manifestazio jendetsua eta bertako berriak jaso ditugu greba eguneko 2. albistegi honetan.

Hona hemen arratsaldeko irratsaio bereziko hainbat audio:

16:30ean Kotxe karabana irten da Gaztelutxotik. Entzun kotxe karabanaren kronika

Eguneko balorazioa egiteko LABeko kide batekin egon gara. Entzun LABeko balorazioa

Egunean zehar hainbat eragile sozialen komunikatuak eta balorazioak irakurri ditugu.  Horietako batzuk greba eguna beraien aldarrikapenak kaleratzeko aprobetxatu dute, adibidez arratsaldean Jaizkibel Bizirik taldekoek mahaia ipini duten Jaizkibel egin nahi duten kanpo kaiaren aurkako sinadurak biltzeko. Entzun Jaizkibel Bizirikeko kidearekin egindako elkarrizketa

Eta aipatu bezala grebaren azken ekitaldia arratsaldean Oreretan egin den manifestazio jendetsua izan da. Entzun Oreretako manifa amaierako komunikatua

Manifestazio ondoren arranoak bertako kronika ere egin du.

Entzun Oreretako manifestazioaren kronika

Eta guzti hau, eta askoz gehiago, izan da E_29ko grebak Zintzilik irratian eman duena. Amaitzeko eskerrak eman behar diegu goiz eta arratsaldez Zintzilik Irratiko mikroetara eta Herreriara hurbildu diren guztiei.

Goizeko 10etan hasi gara grebaren saio bereziarekin Zintzilik Irratian. Baina grebaren jarraipena goizeko 6etan Alcampon deituriko piketearekin hasi dugu. Bertan 2 zutabe antolatu dira eskualdeko poligonoetara hurbildu direnak, eta nahiz eta ertzaintzaren presentzia izan hainbat momentutan, lan informatiboa aurrera eraman ahal izan dute. Orokorrean enpresa guztiak itxi dute.

Entzun arranoa goizeko piketetan

Ondoren, 9.30etan Oreretako Foru plazatik abiatu da beste pikete informatiboa. Oreretako herrian ere greba erabatekoa da.

Entzun arranoa Oreretako piketean

Goizean zehar LAB, ELA, ESK eta CGT-LKN sindikatuetako kideekin izan gara, eta grebaren arrakasta nabarmentzeaz gain honen zergatiaz ere aritu zaizkigu:

Entzun LAB

Entzun ELA

Entzun ESK

Entzun CGT-LKN

Eguardian Hala Beditik Euskal Herriko irrati libreentzat egin den saio informatiboa entzun dugu.

Donostiako manifan ere izan gara. Hiru zutabe abiatu dira Amara, Antiguo eta Saguesetik. Gure arranoek Sagues eta Antiguoko zutabeen berri eman digute.

Entzun arranoa Sagues

Entzun arranoa Antiguo

Donostiako manifa jendetsuaren amaiera ere zuzenean eman dugu Donostiako Bulebarretik.

Entzun Donostiako komunikatuak

Goizeko saioa amaitzeko Agustin Sarasolaren kolaborazioa entzun dugu.

Entzun Agustinen kolaborazio

GREBAREN DATUAK OARSOALDEAN:

Asanblada ostean aste honetan greba egitea erabaki zuten enpresak:

- Orereta: Papresa, Urkabe , Sabeco, Katea-Legaia, Iberconta, Ruedas Roar, Mecanoplastica, ABB, Udaleko langileak, …

- Lezon: udaletako langileak, Salva , Montajes y reparaciones Pasai, Serviocio , Amcor, Algeposa

- Oiartzun: udaletako langileak, Onity , Maquinaria Geka, Ramon Vizcaino, Gipauto, Mariskone, Sanmarkosene, zaharren etxea, Alcampo

+++ Info gehiago,   http://greba.euskalherrian.info webgunetik jasoa (ELA eta LAB sindikatuek eman dituzten datuak dira)

Greba, Lezon

- Udala: erabatekoa izan da greba.

- Anbulatorioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

- Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte RENFEk eta Herribusek.

- Industria: ia erabatekoa izan da greba herriko industrialdeetan.

- Komertzioa: Herriguneko denda guztiek itxi dute.

Greba, Oiartzunen

- Udala: erabatekoa izan da greba.

- Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

- Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek eta Herribusek.

- Industria: ia erabatekoa izan da greba herriko industrialdeetako enpresa handietan eta txikietan.

- Komertzioa: Herriguneko eta auzoetako dendek itxi dute. Carrefour ez dute zabaldu (bertako denden gehiengoak ere grebarekin bat egin du); Alcampo, berriz, tarteka izan da zabalik. Mamut merkatalguneko dendetan grebak eragin handia izan du.

Greba, Pasaian

- Udala: erabatekoa izan da greba.

- Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

- Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek, RENFEk, Herribusek eta Areizaga enpresako autobusek (herri barruko lineak eta kanpora doazenak).

- Industria: ia erabatekoa izan da greba Pasaiako portuan, zamaketariek, eta kamioi gidariek, besteak beste, greba egin dutelako.

- Komertzioa: Antxoko, Trintxerpeko, Donibaneko eta San Pedroko herriguneetan ia denda guztiek itxi dute.

Greba, Errenteria-Oreretan

- Udala: langileen gehiengoak greba egin du, baina batzuk lanera joan dira.

- Anbulatorioak: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte.

- Garraioa: Gutxieneko zerbitzuak bete dituzte EuskoTrenek, RENFEk, Herribusek (herri barruko lineak eta kanpora doazenak.

- Industria: herriko industrialde guztietan jarraipen handia izan du grebak. Niessen enpresan erabatekoa izan da greba, eta Papresan, esaterako, jarraipen handia izan du. Beissierren, langileen erdiak-edo egin du greba.

- Komertzioa: herrigunean ia denda guztiek itxi dute.

Pasai San Pedroko jaietan, goizean ekitaldirik ez

Pasai San Pedroko Jai Batzordeak greba egunarekin bat egitea erabaki du. Izan ere, Pasaiako barrutiko jaiak ospatzen ari dira egunotan. Hona Jai Batzordeak egin duen oharra, hitzez hitz: «Ekainaren 29rako ELA-LAB-ESK-STEE/EILAS-EHNE-HIRU eta CCOO sindikatuek egindako Greba Orokorrerako deialdia dela-eta Jai Batzordeak honako hau erabaki du: Ekainaren 29an goizean Jai Batzordeak antolatutako ekitaldiak bertan behera uztea eta arratsaldean egitarauan dauden ekitaldiak egitea. Erabaki hau dela eta egitarauan aldaketa bi egin dira : Ekainaren 29an eguerdiko 12etan programaturiko Haurren Artzainak eta Inudeak ekainaren 28an arratsaldeko 18:00etan egitea eta egun honetan antolatutako Txikien Eskupilota Txapelketa ekainaren 29an arratsaldeko 17:30etan egitea».

Eskualdeko manifestazioa, 18:30ean, Errenteria-Oreretan

ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CCOO Euskadi, LSB, CNT eta CGT sindikatuek gaurko deitu duten grebaren eskualdeko ekitaldi nagusiena 18:30ean hasiko da, Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik. Eskualdeko manifestazioa izango da, eta bertara joateko grebarekin bat egin duten guztiei eskatu diete.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera berriz izango gara Oreretako Uhin libreetan, FM 100ean, arratsaldean Oreretan 18:30ean dagoen manifaren berri eta egunak eman duena laburtzeko.

Saio hau egiteko http://greba.euskalherrian.info eta indymedia.euskalherria izan ditugu informazio iturri; eta ezin dugu amaitu Zintzilik irrati librean hitzegiten aritu diren langile, sindikatu, kolaboratzaile eta arranoei eskerrak eman gabe.

e29bannereusk
Ekainaren 29ko grebaren jarraipena Zintzilik irratian

Gaur, ohiko programazioa eten eta 2 albistegi berezi egingo ditugu.

Lehenengo albistegi berezia goizeko 10:00etan hasiko da
eta bigarrena arratsaldeko 18:00etan.

Albistegi berezi hauetan Oarsoaldeko grebaren datuak, Donostia eta
Oreretako manifestazio eta bestelako mobilizazioen jarraipena,
sindikatuekin elkarrizketak, mugimendu sozialen atxikimenduak,
irratiko kolaboratzaileen gogoetak eta Euskal Herriko beste
irrati libreen informazioa izango ditugu. 

Egun osoan zehar musika antikapitalistak beteko ditu
gainontzeko ordu guztiak.

Zintzilik irratia entzuteko FM 100 eta www.zintzilik.net.

e29_grebaorokorra_zintzilik_irratian_web

Bidalketa zaharragoak »
Zintzilik irratia