BREAKER FANZINAREN 40 URTE!

BREAKER fanzina 1984an sortu zen Pasaian. Garai hartan punk motako fanzineak bazeuden, baina hau izan zen Euskal Herri mailan lehenengoa heavy eta metal musika biltzen hasi zena.

40 urte pasa dira eta antolatzaileek hainbat ekimen antolatu zituzten 2025eko maiatzean: kontzertua, erakusketa bat eta hemen aurkezten dizuegun hitzaldia, azken hau maiatzak 8an izan zen Pasai Antxoko Kulturetxean.

Bertan, Inaxio Esnaolak gidatuta, hizlari moduan izan ziren: Mikel Kazalis (Estigia, Anestesia, 2Kate, Negu Gorriak, Kuraia); Félix Lasa (Leize); eta Gonzalo Ibáñez (La Perrera, NCC).
Milesker BREAKER sortzailetako bati, Iko-ri, hitzaldia grabatzeko emandako erreztasunagatik. Argazkia Juxe Aretarena da, milesker ere bai. Espero dugu disfrutatzea dokumentu historiko honetaz, hitzaldia gaztelaniaz da.