Aldapa C #11 40 urte, Zintzilik Irratia eta Orereta Rugby Taldea

Gaurko saioa ere kargatuta dator, hasteko Laura eta Kontxi izango ditugu, Zintzilik Irratiaren 40. urteurrenaz hitz egiteko.

Ondoren Orereta Rugby Taldeko Xabi izango degu, Zintzilik Irratia bezala 40. urteurrena ospatuko dute.

ZGn, musika txokoan, Marinahren «Medio pan» abestia ekarriko digute.

Eta gura Madrilgo Arranoak, Davidek, Venezuelari buruz hitz egingo digu, izan ere apirila hilabete berezia baita venezuelar iraultzaren historian.