A11 GREBA OROKORRA – Irratsaio berezia

Zintzilik Irratiak, beti egin izan duen bezala, Azaroaren 11ko Greba Orokorraren jarraipen berezia egingo du zuzenean. Goizeko 10:00etatik aurrera, egunaren nondik norakoen eta balorazioaren berri emango dugu, hainbat eragilerekin elkarrizketak egingo ditugu eta Euskal Herriko zein estatuko beste lurralde batzuetako irratiekin konexioak izango ditugu.

Greba hau etxebizitzaren arazoari erantzuteko deitu da. Izan ere, etxebizitza duina izatea oinarrizko baldintza da bizitza duina izateko, baina sistema honek gutxiengo baten negozio itzel bihurtu du guztiontzako eskubidea izan beharko lukeena.

Saioa goizeko 10:00etatik 14:00etara emitituko da, FMko 100.0 frekuentzian eta www.zintzilik.net webgunean.

Herritarren parte-hartzea sustatzeko, telefono-linea bat ere jarriko dugu martxan. Horrela, nahi duen orok bere iritzia, bizipenak eta aldarrikapenak zuzenean helarazi ahal izango ditu. Horretarako, 943 527 407 zenbakira deitu besterik ez da izango, saioak irauten duen bitartean.

Zintzilik Irratitik herritar guztiak gonbidatzen ditugu Greba Orokorraren egunean gure saioa jarraitzera, gertatzen denaren berri izatera eta irratsaioan parte hartzera.

Huelga General del 11 de noviembre

Zintzilik Irratia, como siempre ha hecho, realizará un seguimiento especial en directo de la Huelga General del 11 de Noviembre. A partir de las 10:00 de la mañana informaremos sobre el desarrollo y valoración de la jornada, realizaremos entrevistas con diferentes agentes y tendremos conexiones con emisoras de radio tanto de Euskal Herria como de otros territorios del estado.

Esta huelga está convocada en respuesta al problema de la vivienda. Porque tener una vivienda digna es una condición básica para tener una vida digna, pero este sistema ha convertido en un inmenso negocio de una minoría lo que debería ser un derecho para todos.

El programa se emitirá de 10:00 a 14:00 de la mañana en la frecuencia 100.0 de FM y en la web www.zintzilik.net.

Para fomentar la participación ciudadana, también pondremos en marcha una línea telefónica. De esta forma, todo aquel que lo desee podrá transmitir directamente su opinión, vivencias y reivindicaciones. Para ello, sólo habrá que llamar al 943 527 407, mientras dura la sesión.

Desde Zintzilik Irratia invitamos a todos los ciudadanos a seguir nuestro programa el día de la Huelga General, a estar al tanto de lo que ocurra y a participar en el programa de radio.