2026/27. denboraldiaren aurkezpen jaialdia!!
2025ko Azaroak 14, larunbata, Oreretako Niessen Kulturgunean, Zintzilik irratiko 2026/2027ko denboraldiaren aurkezpena. Rap gaua berezia izango dugu!
21:00 Ateen irekiera eta denboraldiaren aurkezpena
21:15 Kontzertuak: – LA FURIA (Rap Nafarroatik) – ØDEI (Rap Lapurditik)
Sarrera: 12€ (Arkaitza tabernan salgai, edo kontzertuaren egunean bertan Niessenengo harreran, esku dirutan, Bizum-txartelarik ez!)
Denboraldi honetan gurekin izango diren irrati-parrillako irratsaioak aurkeztukodira. Barra eta irratiko materiala egongo da ere bai. Bukatzeko, Zintzilik irratiarekin kolaboratzera animatzen zaituztegu, kontzertura bertaratzera, eta denboraldi berri honetan zehar gure bidelagun izatera.
ØDEI:
2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditujomuga nagusi.
DISKOGRAFIA Terapia[2025] Goizegi hiltzeko [2025]
LA FURIA:
Nerea Lorón Díaz, bere alter ego “La Furia” da (Cascante, Nafarroa, 1983). Rap abeslari eta konposatzailea da. 2013tik “La Furia” izenpearekin ezaguna, bere lehenengo diska kaleratu zuen, “No hay Clemencia”. La Tuerka saioan kolaburatu zuen «Aborto retrospectivo» gaiarekin, zabalpena handia izan zuena. Ondoren, “Vendaval” diska 2017an. 2019an Korrikako abestian hartu zuen parte, “Klika Korrika” Mad Muasel eta Fermin Muguruzarekin batera. 2019an “Pecadora” lana argitaratu zuen, Ira rap taldearekin batera. Aurten, gurean, bere azken lana aurkeztuko digu “DIKSAREN IZENA” Gainera, denboraldi honetan gurekin izango diren irrati-parrillako programak aurkeztuko dira, barra edariakin eta irratiko materiala duen stand-a egongo da. Bukatzeko, Zintzilik irratiarekin kolaboratzera animatzen zaituztegu, kontzertuetaz gozatuz eta bertara joanez, denboraldi berri honetan zehar gure bide lagun izanik.

