Aldapa C 2D#13 Hilerokoaren kultura / Kubaren egoera

Ongietorriak Aldapara!

Saioaren lehen zatian Ione Fernandez Zabaletarekin aritu gara, Ara!Gorputz kooperatibaren kidea, berak azalduko digu zer garrantzia daukan hilerokoaz hitz egitea aspaldi gainean daukan tabua hausteko, zergatik hitz egin behar da arlo politikoaz, sozialaz, kolonialaz… Ziklikotasunaz eta denbora linealaz eta askoz gehiago.

Bigarren zatian berriz karibera joango gara, aspaldi erreferente handia den Kubaz hitz egiteko, eta horretarako Jose Manzaneda izango dugu, Cuba Informacion hedabideko kidea eta Euskadi-Cuba elkarteko kidea ere. Berak azalduko digu zer den blokeoa, nola eragiten dion irlari eta zein den gaur egungo egoera.