Aldapa C 2D#6 Venezuela erasotua!

Ongi etorriak aldapara!

Zoritxarrez gaur ere Venezuelarekin hasiko gara, Mikel, han bizi den euskaldunak, audioa bidali digu azkeneko astea nola bizi izan duten azaltzeko.

Gero herrian egin den konzantrazioaren audio para bat, alde batetik, Jackiek bidalitakoa, PSUVeko gazteen kidea, eta bestetik konzentrazioaren amaieran Glenna del Valle Cabellok esandakoa.

Atzetik Carlos Aznarez egongo da gurekin, Resumen Latinoamericanoko zuzendaria, erasoen atzetik hasi den gerra komunikatiboa azaltzeko.

Bigarren ordu honetan Kote Kamatxo eta Iñaki Lopez de Luzuriaga ditugu gurekin, alde batetik Independenteak argitaratu duen liburu baten berri emateko, Angel Bidaurrazagak idatzitako «Distopia baten kronika», Gaztañoko Auzo Lokalean aurkeztuko dena ere apirilaren 10ean.

Bestetik Iñakik, «Paletina eta Ekialde Hurbila Sutan, 2023-2024» libirua aurkeztuko digu, bera izan baita editorea, eta bide batez Wikipediaz hitz egingo dugu pixka bat, jakiteko barrutik nola dabilen gure egunerokotasunean erabiltzen dugun tresna honek.

Liburuaz gehiago jakiteko;