Denboraldiari hasiera eman diogun honetan, hilabete honetako irratsaioa ez dator batere makala. Mikrofonoak berotuta, garagardoa bukatzear, eta guk gure onena emateko gogoa, edo behintzat saiatzeko asmoa…. Jar zaitezte eroso; hemen hasten da, denboaldiaren lehen irratsaioa.
Gaurkoan Josetxo Lukas izan dugu agro-ekologiaz hizketan, eta berriki aurkeztu berri den Baserritar Bilguneaz hitz egin digu.
Hala ere, ez gara horretara bakarrik mugatu, eta Ilargik Durangok Masokan aurkeztuko duen proiektu berriaz aritu zaigu.
Oreretako Gazta Asanbladako kideek berriz, haien kanta aurkeztu digute.
Bestetik, Zintzilik Irratiaren 2025-2026 denboraldiko aurkezpen jaialdian arituko diren Lin Ton Taun eta Gori Gori taldeek mezutxoa bidali digute.
Beste aldetik, Cacahuete Festen inguruan mintzatu gara eta Fayez Badawi ekintzaile palestinarraren mezua izan dugu.
Bukatzeko, Ahoztar Zelaietaren adierazpen batzuk ere izan ditugu. Ikusten duzue beraz, aurtengo Hertziok gori gori dator, hamaika tontakeri minutuko. Umorea bidelagun, aktualitatea eta kontrainformazioa. Seriotasuna batzuetan!
