Aldapa C #3D02 Palestina beti gogoan

Ongietorria Aldapara!

Saioa ia osorik Palestinari buruz joan zaigu, guk ez dugu ahaztu nahi mende oso bat kolonizazioari, garbiketa etnikoari eta genozidioari aurre egin dion herria, eta horretarako bi gonbidatu izan ditugu, lehen zatian Taher Ali, Ateneo Palestinoko kidea, aurretik ere herrian ezaguna duguna.

eta bigarren zatian Koldo izan dugu, BDZko kidea, boikotari buruz hitz-egiteko.

Bukaeran Hernanin egin diren Tokiko Burujabetzak eta Demokrazia Komunalen topaketei buruzko balorazioa egingo dugu Saulek, hauek antolatzen ibili den laguna.

Eta Zintzilik Irratiaren 42. denboraldiko aurkezpena ere gogoratu dugu, azaroaren 14an izango dena Niessen aretoan, eta bertan La Furia eta Ødeik izango ditugu kontzertua eskaintzen.