Bultan gara Aldapan!
Uda luzearen ostean bueltan gara irratian Aldapa Cren hirugarren denboraldia hasteko.
Hasieran udan gertatu diren berri batzuk errepasatu genituen baita ere aste honetan herrian izan dugun Union Comunerako kideen bisita eta Hernanin izan diren Tokiko Burujabetzak eta Demokrazia Komunalaren topaketak.
Gero Jorge eta Nagore izan genituen kuku bat egiten Kataluniatik Estudi Rosazulen, Bartzelonan eman duten kontzertuaren berri ematen.
Bigarren ordua hasteko Nerea, Kaleko Afari Solidarioakeko kidea, izan genuen, Donostiako udalak ezarritako debekuaz eta honek ekarri duen egoeraz hitz-egiteko.

Eta azkeneko txanpan David, gure Arrano madrildarra, azkeneko asteetan eman diren mobilizazioaz aritzeko eta eragin duten guztiaz, greba orokorra, hauteskundeak…
Ikusten den bezala karga karga dator saioa eta hasi baino ez gara egin…
