Aldapa C #13 Apagoia, Saharako irratia eta soinuarekin borrokan

Gaurkoa enlatatuta dator, eta arazo tekniko batzuekin, barkatu aldez aurretik soinuaren kalitateagatik zati batzuetan.

Alde batetik Fernan izan dugu gurekin, Zintzilik Irratiko historikoa, pairatu genuen apagoia azaltzeko, eta bide batez sare elektrikoaz, indar elektrikoa nola sortzen den eta abarrez hitz egiteko. Horrenbeste desinformazioan murgilduta egon eta gero, oso argigarria.

Gure musika txokoan, ZGn, Jorge eta Nagorek The Baboon Show taldea ekarriko digute bere «Oddball» abestia xehatzeko.

Eta Internazionalismoa ahaztu gabe, Fronte Polisarioko Jalil Mohamed Lamin gurean egon zen bisitan, berak errefuxiatu kanpamenduetako komunikazio arduraduna da, han daukaten irratia barne, hango komunikazioaren egoera azaldu zigun, eta Sahararena ere bai bide batez.

Eta hau dena Dia das Letras Galegasen bezperan, viva Galiza Ceibe!