2025/26. denboraldiaren aurkezpen jaialdia!!

2025ko Azaroak 22, larunbata
Oreretako Niessen Kulturgunean

20:00 Ateen irekiera
20:15 Programazio berriaren aurkezpena
21:00 Kontzertuak:
GORI GORI (Elektronika Esperimental Elegantea – Orereta)
LIN TON TAUN (Triki Rap Metal Mitikoa – Zestua)

Sarrera: 12€ (egunean bertan Niessenengo harreran, esku dirutan, Bizum-txartelarik ez!)


Gainera, denboraldi honetan gurekin izango diren irrati-parrillako irratsaioak aurkeztuko dira. Barra
edariekin eta irratiko materiala duen stand-a egongo da ere bai. Bukatzeko, Zintzilik irratiarekin
kolaboratzera animatzen zaituztegu, kontzertura bertaratzera, eta denboraldi berri honetan zehar
gure bidelagun izatera.


GORI GORI (Elektronika Esperimental Elegantea – Orereta)


Gori Gori, Ainara Gurrutxagak (ahotsa, letrak) eta Ander Fernandezek (klarinetea, xilofoia,
sintetizadorea) sortutako musika proiektua da. Manu Gaigne perkusio jolearekin hirukoa osatzen
dute maiz zuzenekoetan.


Esperimentazioan oinarritutako proposamenak elektronika psikodelikoarekin eta groovedun
erritmoekin jolasten du, soinu paisaia konplexu eta murgiltzaileak sortuz. Letrek munduarekiko
begirada intimo, ironiko eta kritikoa gehitzen diote proposamenari.


2023an Hendaiako Borderline Fabrikan sortu zen Gori Gori, lagun arteko sorkuntza espazio aske
moduan. 2024an eskaini zuen taldeak lehen zuzenekoa Oreretako Eztena jaialdiaren baitan eta
ordutik hainbat kontzertu eskaini ditu.


gorigori.bandcamp.com


LIN TON TAUN (Triki Rap Metal Mitikoa – Zestua)


1992an, Eneko Iribarrek (bateria), Jon Rezabal Munatxok (panderoa eta ahotsa), Bitor Tena Bitti
(baxua), Apolinar Etxeberria Apoliok (gitarra), Raul Olaizolak (gitarra) eta Joseba Illarramendik
(soinua eta ahotsa) Lin Ton Taun taldea sortu zuten Zestoan (Gipuzkoa). Trikitixa eta rock
nahasketa harrigarria, rap eta metal doinuekin, euskaraz kantatuz.


Lehen urteetan lehen maketa bat utzi zuten grabatuta, LTT (Esan Ozenki-1993) eta Nola esan dek?
(Esan Ozenki-1994) diskoak. Hasieran, Negu Gorriak taldea telonatzen hasi ziren, eta etengabe
eman zituzten kontzertuak EHn zehar, indar eta dinamismo handiz. Abestien hitzak zuzenak eta
aldarrikatzaileak dira: euskararen eta herriaren alde, etsaiaren kontra…


Atsedenaldi baten ondoren, berritasunekin itzuli ziren 1996an. Trikitixaren soinua alde batera utzi
eta rocka eta melodiari erreparatu zioten gehiago. Baneki (Dro-1997) diskoa grabatu zuten,
euskaraz eta gaztelaniaz.


Hurrengo urteetan kontzertu gutxi eman ondoren, Micro (Dro- 2000) grabatu zuten, taldea itzaltzen
joan zen, eta zenbait kidek beste musika-proiektu batzuk sortu zituzten, Karelean adibidez.


Hala ere, 2013an, Lin Ton Taunen jatorrizko formazioa berriz agertu zen, eta noizbehinkako
kontzertuak ematen hasi zen, gaur arte; zuzenekoetan indarra, dinamismoa eta potentzia galdu gabe.


www.badok.eus/euskal-musika/lin-ton-taun


Izerditan blai bukatzeko prest?