Mikelaldia: egitaraua, kuña eta oharrak

Enviado por infozintzilik el Mar, 05/09/2023 - 23:19

PRENTSA-OHARRA

Gaia: herri omenaldia, Mikel Martín Conde, sexu askapenerako aktibistaren omenez.
Noiz: irailaren 23ko larunbatean.
Non: Orereta / Errenteria
Antolatzaileak: Mikelen lagunak, familia, eta herriko askotariko eragileak:
. EHGAM

. Loratuz Lotu helduentzako trans elkartea
. Oreretako Bilgune Feminista

. Taldelan elkartea
. Zintzilik Irratia

. Lau Haizetara euskaltzaleon topagunea
. AEK . Mikelazulo Kultur Elkartea
. Agrupación Republicana Oarsoaldea Pikoketa
. Oaingoz Hau!
. Oreretako Laikotasun Taldea
. Alternatiba
. Elkarrekin Podemos
. Oreretako gaztetxea
. Gaztainoko bizilagunen elkartea
. Camelamos Adiquerar ijitu kultura elkartea
* Errenteriako Udalaren laguntzarekin

Kontaktua: mikelaldia@gmail.com

Mikelen urtemuga: Irailak 21, osteguna
ALDIBEREKO TOPA
Motorrak berotzeko, eta 69 urte beteko zituzkeenez, Mikelen urtemuga aldibereko TOPA
batekin ospatuko dugu, han eta hemen lotzen ari diren hitzorduetan, eta elkarrekin
konektatuta, teknologia lagun.
Hitzorduak: 19: 30etan
. Orereta / Errenterian, Txintxarri Elkartean.
. Bilbon, Txomin Barullo tabernan.
. Erabakitze bidean: Iruñean, Gasteizen, Bartzelonan eta Murtzian.

MIKELALDIA: Irailak 23, larunbata

KALEJIRA KOLORETSUA
Puti-itzuli bat baino zerbait gehiago, sentikaria, bateko eta besteko ekarpen, errezitaldi,
musika, performantze eta maribilaldiarekin.
Hitzordua: Eguerdiko 12:00etan, Arramendiko baratzeetatik abiatuta (Gaztaño Auzoa)
Oharra: Arramendin Mandala bat egingo da eta kolaboratu nahi dutenak edo loreak eraman,
11:30etatik aurrera etor daitezke.

OMENALDI KABARETA
Mikelaren oroitza argiz, kolorez, kantuz, dantzaz, dirdiraz eta bizipozez jantziko duen
hitzordua, elkar hartuta hunkitzeko, goxatzeko eta alaitzeko oroigarri xamur bat.
Hitzordua: Ekitaldiaren hasiera arratsaldeko 19:00etan, Lekuona fabrikan.
Oharrak:
. Antolakuntzatik, osagarri koloretsu bat ekartzea proposatzen dizuegu, norberak nahi duena
eta nahi beste, libre: soineko, jantzi, boa, takoi, kapela, zapi, zorro, poltsa…
. Gonbidapenak eskuratzeko: Irailaren 9ko larunbatean, Zumardiko kioskoan, goizeko 11:00-
19:00 artean. Banatu gabeko gonbidapenak Lekuona Fabrikan eskuratu ahal izango dira
astelehenean, hilaren 11tik aurrera.
. Gonbidapenak lekua bermatuko du 2023/09/23an, arratsaldeko 18:45 arte. Ordu horretatik
aurrera, lekua erabili egingo du, gonbidapenik gabe ilaran zain egongo direnei sarbidea
emateko. Antolakuntzaren gomendioa: garaiz bertaratzea, 18:30ak aldera, esate baterako.

HERRI AFARIA
Hitzordua: 21:30etan Linoko karpan (Agirre lehendakariaren plaza)
Oharrak:
. Txartelen salneurria: 20€
. Afarirako txartelak eskuratzeko: irailaren 9ko larunbatean, Zumardiko kioskoan, goizeko
11:00-19:00 artean. Saldu gabeko afari-txartelak Zumardiko Reyna eta Arkaitza tabernetan
erosi ahal izango dira igandean, hilaren 10etik aurrera.

JAIA
Afalostean, denon artean mahaiak, eserlekuak eta gainerakoak jasotakoan.