
Joan den larunbatean, martxoak 4ean, Oreretan ospatu genuen aurtengo Arrosa Sareko topaketak, hamargarrenak .Antolatutako tailer eta hitzaldien artean, besteak beste, irratsaio bat egin genuen Zintzilik irratiaren egoitzan etorritako irrati lagun batzuekin, eta beraiekin osatu genuen irratsaio berezi hau, hobeto elkar ezagutzeko asmoarekin eta une dibertigarria pasatzeko.
Bukaerako partean, entzun ahal izango duzue elkarrekin osatutako irrati-nobela, esperimentu berezia primizian! Gora Arrosa Sarea!