Joan den ostiralean Irungo Harrera Sareko kideek mobilizazio baterako deialdia luzatu ziguten, Bidasoaldean transito dagoen jendearen arazoa salatzeko. Mugan gendarmeak jarraitzen dute kontrol arrazistak ezartzen, azal txuria ez dutenei “beroko itzulketa” ilegalak praktikatzen alarma egoera probestuz; honek eragiten duena da jendea beste bide bat bilatu behar izana beste aldera pasatzeko, gehienetan beraien bizitza arriskatuz, larunbata honetan geratu zen bezela: gazte bat Bidasoa ibaian itota agertu zen eta beste 16 urteko bat biluzik erreskatatu eta artatu ondoren, berriro hegoaldera bueltatu zuen poliziak.

Nahiz eta Schengen espazioan egon, halako gertaerak ohikoak izaten dira egunero, Ceutara edo Kanarietaraino joateko beharra izan gabe, eta erakundeek antolatzen dituzten kontinjenzia planak normalean aurpegia garbitzeko erabiltzen dira, eta ez dute beraien funzioa betetzen. Migrazio politika hauek aldatu behar dira. Irungo Harrera Sareko kide batekin solastu dugu sakonki honetaz, arazoak identifikatuz eta kontextua azalduz.

Manifestazioa larunbata honetan izango da, maiatzak 29ean, arratsaldeko 5etan Hendaia eta Irungo udaletxeetatik bi zutabeetan aterako da Santiagoko zubiraino, han zutabeen topaketa izango da. Hona hemen elkarrizketa:

Comments are closed.