Gaurkoan, Aska Itzank Animaliyak (AIA), jaietan animalien erabilpenaren aurkakako taldeko bi kideekin solasaldia burutu dugu. Nora eta Eñaut Oiartzundik etorri dira talde berri honen sorreraz hitz egitera. Nahiz eta talde berria izan, urte bateko hausnarketaren ondorioz sorturiko taldea izan da hau. Elkarrizketatxo honetan, euren sorrerari buruz, herrian eduki duten harrerari buruz edota euren lanketa ildoen inguruan hitz egingo dugu beste gaien artean. Animalien erabilpenaren lanketa hiru ikuspuntu desberdinetatik landuko dute: haurren hezkuntza/pedagogiaren ildotik lanketaren inguruan hitz egingo digute, tradizioaren ikuspuntutik eta genero ikuspuntua txertatuko dute animalien erabilpenean.

https://www.facebook.com/aia.oiartzun.52

https://www.instagram.com/aiaoiartzun/

Comments are closed.

Next Post
»