2020. urtean Oreretako Zabalaeneak 20urte betetzen zuenean, iritsi zen Covid garai madarikatu hau eta gazteek antolatzen ari ziren urtemuga bereziak baldintzatu zuen. Aukera izan dugu OGAko 2 kideekin solasaldi lasaia izateko, azaltzeko egin nahi zuten guzti hori eta ezin izan zenaz, egin ahal zutenaz, eta etorkizunean egiteko asmoa dutenaz.

Hainbat lantalde eta dinamika abian dauzkate Gaztetxean, eta besteak beste, bideo bat prestatzen ari dira gaztetxearen istoriari errepasoa emateko. Une zailak bizi dituzte ekimenak aurrera eramateko, eta baita ere salatu behar da poliziaren jazarpena jaso izan dutela eta gaur egun ere bai gainean dauzkatela. Ordu erdi honetan eguneratuko gara Gaztetxearen dinamika ezagutuz, eta bukatzeko urtemugarako egin duten abestia entzungo dugu, “20 urtez ostikoka!” izenburuarekin.

Comments are closed.