Putzutzulo “Amets Farika”, Zarauzko gaztetxea, eraistera doaz. Kokatuta dagoen gunean proiektu urbanistiko berria ezarri nahi du Zarauzko udalak, Salberdin deituriko proiektua eta 2021erako obrak martxan nahi dituzte. Gaztetxea eskonbroz inguratuta dago, baina adostu dute Putzutzulo eraistean, beste gaztetxe berria martxan izan beharko dutela. Ostegun honetan bilduko dira udaletxearekin.

Zarauzko eta Arraio irrati libre laguneko 2 gazteekin izan dugu solasaldia egoera kontextualizatzeko. Herrian gazteen mugimendua goruntz doa eta gaztetxe berriak badu jarraipenik.

Comments are closed.