Para este primer info-zintzilik de Noviembre incluimos este encuentro radial con un vecino integrante de una linea crítica con el urbanismo cementero promovido desde la alianza gris de instituciones, bancos y constructoras. Los terrenos de Altzate han salido a la palestra nuevamente, una promotora lo anuncia Urumea berri y un grupo de vecinos y vecinas de Orereta y Lezo están recogiendo firmas de la vecindad de ambos pueblos con el propósito de abrir un debate público para calcular idoneidad y necesidad del proyecto.h

¡ ESPEKULAZIORIK EZ! ¡ALTZATE HERRIARENTZAT!

Harritzekoa da 0rereta-Errenteriako udalak Altzaten espekulazioari ateak irikitzen dizkion erabakia hartu izana eta haserrea eragiten digu herritarren interesen gainetik negozio urbanistikoa lehenetsi izanak.

Azpijokoan aritu da udala,bizilagunei informazioa ezkutatzen,plana erabat onartuta daukatenean bakarrik erakutsiz.

Presa daukate kontu hau gainetik kendu eta atzera egiteko aukerarik ez izateko, Urumea inmobiliariak jada bulegoa iriki baitu Foru Plazan eta etxebizitzen salmentari ekin dio.

Konplizitatea nabaria da dirua besterik ez duten lau kapoekin,benetan penagarria “ezkerrekoa” eta “ social” bezala bere burua aurkezten duen korporazio honen jokabidea.

Jakina diktadura frankistak padurak ziren eremu librean Campsako “ kubatxunga” arriskutsua inposatu zituela. Mugarik gabeko garapenaren aroak bizi kalitaterik gabeko auzoak,hirigintza basatia,kutsadura eta errekurtso naturalen galerak ekarri zituen. Lehenago ura eta lurra besterik ez zegoen tokian sortu zituzten Itzieta eta Ondartxo beste langile auzo asko bezala,Kapitalak bertan eskuhartu behar baizuen bere etekinak handiagotzeko.

Orain berriz,itxurazko demokraziaren garairi prozesu horrek aurrera jarraitzen du,hasierako inposaketak mantendu eta betirakotuz.Hirigintza hau iturri gisa erabiltzen ari da auzoen gabeziak bere horretan jarraitzen duten bitartean.

Zenbat berdegune metro karratu ditu Itzieta eta Ondartxo auzoak? Zenbat hiriguneak? Dentsitate handiko herri baten arnas gune izan daitekeen eremu libre bakarrean blokeak ereikitzea ( 9-10 altuera) ondasun kolkektiboa diren lurra-ura-airea galera suposatzen du.

Bi aukerak bakarrik mahaiganeratu ditu udalak; Ereikitzea banku Santander eta Caixabanken proiektua edo empresa pribatuekin negoziatutako plana. Ez da hirugarren aukerarik kontutan hartu: ez ereikitzea eta ingurua herriarentzat berrezkuratzearen, herriko eragile eta bizilagun ugarik eskatu duten bezala. Miseriazko parte-hartze nahiago du eraikuntza negozio ondo itxi eta gero tinte berde pixka bate matea itxurak egitearren. Pena izugarri ematen digu herriaren zerbitzua lan egiteko konpromisoa zeukatenak kapitalaren interesak bere egiten dituztenak ikustea.

Askotan aipatu zaigu ze eragina duen inguru hits eta erabat artificial batean bizitzea gure osasun fisiko zein mentalean. Hirigintza berak zer ikusi haundia du geto-en eta marjinalizazioaren hasapenean: txiroak auzo kaskarretara dirudunak eremu hoberenetara.

Beste jarrera bat nahi dugu,benetako parte-hartze prozesu bat aukera guztiak kontutan dituena.Oraindik garaiz gaude. Utzi porlana alde batera eta ekin ingurua berreskuratzeari! Oraingo eta geroko bizilagunek eskertuko digute!

  • Oreretako udala aipatu dugu berak aurkeztu baitu egitasmo berria,baina ez dugu ahazten ixilik dagoen Lezoko udala,zati haundi bat Lezoko udalerrian baitago eta jakina da Lezoko udalak egiten duela Altzate izorratzeko asmoarekin.

LEZO ETA ORERETAKO BIZILAGUN TALDEA.

SINADURAK:

SINADURAK:

Comments are closed.