Azaroak 7, larunbata

Niessen Kulturgunea (Errenteria)

Ate irekiera: 18:15 – Jaialdiaren hasiera: 18:30

Sarrera: 5€

• Txan Magoa – Hausle! Magia ikuskizuna

• J.B. Pedradas – El hombre blandengue Antzerkia

• Tartean… Zintzilik Irratiaren programazio berria eta #niereharibatetikzintzilik babes ekonomikorako kanpainaren aurkezpena.

Zintzilik irratiak(Orereta-Errenteriako irrati libreak) 36 urtebete ditu dagoeneko. Ezohiko denboraldi bat igaro da, bizi dugun osasun-egoera dela eta, eta bertan behera geratu dira irratia ezagutzera emateko eta autokudeatzeko aurreikusitako ekimenak. Hala ere, ez diogu lanari eta emititzeari utzi…Eta horregatik aurkezten dugu denboraldi eta programazioa berri hau.

Aurkezpen hau azaroaren 7an izango da, eta bi emanaldi berezi izango ditugu bertan. Alde batetik, Txan Magoa, Hausle! magia ikuskizunarekin eta J.B. Pedradas El hombre blandengue antzezlanaren estreinaldiarekin. Programazio parrilla berria aurkezteaz gain, uztailetik martxan dagoen #niereharibatetikzintzilik laguntza ekonomikoaren kanpaina aurkeztuko dugu jendaurrean. Zintzilik Irratiko materialarekin stand bat egongo da eta zozketan parte hartzeko rifak erosteko aukera egongo da ere. Oraingoan, aurkezpena egungo egoerara egokitzea erabak idugu, gure ohiko kontzertu eta jaietatik kanpo, eserita, baina barre egiteko asmoarekin, inoiz bainobeharrezkoagoa baita.

Jaialdia Errenteriako Niessen Kulturgunean izango da 18:30etik 20:30era. Aforo mugatua izango da, eta Errenteriako Udalak ezarritako osasun-arauak beteko dira. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira Niessengo bulegoan urriaren 27tik aurrera, asteartea. Baita egun berean ere leihatilan, beti ere aldez aurretik agortu ez badira.

Bukatzeko, Zintzilik irratiarekin elkarlanean aritzera animatzen zaituztegu, aurkezpen eta 2 antzerki hauekin gozatuz eta gure bide lagun izaten denboraldi berrihonetan zehar.


Zintzilik irratia (la radio libre de Orereta-Errenteria) cumple ya 36 años. Se queda atrás una temporada inusual,debido a la situación sanitaria que estamosviviendo,cancelando diversas actividades previstas para la visibilización y autogestion de la emisora. Aún así, no hemos dejado de trabajar y de emitir… y es por ello que presentamos esta nueva temporada y programación radiofónica.

Será el sabado 7 de Noviembre, donde contaremos con 2 actuaciones
especiales. Por un lado Txan Magoa, con un espectáculo de magia, titulado Hausle!, y el estreno de la nueva pieza teatral de J.B. Pedradas El hombre blandengue. Ademas de presentar la nueva parrilla de programacion, también aprovecharemos para presentaren público la campaña de apoyo economico #niereharibatetikzintzilik, en marcha desde el mes de Julio. Habrá un stand con material de Zintzilik Irratia y posibilidad de comprar rifas para participar en los diversos sorteos de la campaña. Esta vez, se ha decidido adaptar la presentación a la situación actual,fuera de nuestros conciertos y fiestas habituales, y con la intención de reir, reir y reir…cosa más necesaria que nunca.

El acto tendrá lugar en Niessen Kulturgunea de Errenteria entre las 18:30 y las 20:30. El aforo será limitado, y se cumpliran las normas sanitarias establecidas por el Ayuntamiento de Errenteria. Las entradas se podran adquirir con antelación en las oficina de Niessen a partir del miércoles 28 de octubre. También el mismo día en taquilla, siempre que no se hayan agotado con anterioridad.

Así que os animamos a colaborar con Zintzilik irratia, disfrutando de esta
presentación de la nueva temporada, y de estas dos actuaciones teatrales.

Comments are closed.

Previous Post
«
Next Post
»