RODEO + CRIATURA+ PEEDÖH + PIZTUPUNK + YAKOVLEV 42

Martxoak 14, larunbata
Mogambo aretoa (Trintxerpe)

Martxoaren 14 gauean ospatuko da VII. Taupada Fest! emanaldia. Zintzilik Irratiaren aldeko jaialdia  jaialdia 2014. urtean jaio zen eta bere xumetasunean, DIY hardcore/punk musika jaialdi bezala planteatu zen, Oreretako Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz. Mogambo aretoa toki ezin hobea aukeratu zen jaialdia burutzeko. Gaueko 21:30etatik aurrera bost musika talde joko dute. Gaua borobiltzeko, disko jartzaileaka ariko dira musika jartzen.

RODEO (Stoner Rock – Zestoa)
Zestoako laukotea Kyuss bezalako taldeen influentziaz 2014ean stoner rock estiloko abestiak sortuko dituztenak. 2016ean maketa bat grabatu zuten, geroago, 2017an, beraien lehen diska kaleratzeko, «Rodeo» deiturikoa. Geroztik kontzertuz kontzertu ibiliko dira eta 2018an bigarren diska bat grabatuko dute, «Dilmun». Aurten, abesti berriekin datozte, «Ez herrian» EPan jaso dituztenak, Bonberenea Ekintzak-ren laguntzarekin. Energiaz beteriko taldea, eszenatokia biraka dauden landereetaz betetzeko asmoz…

CRIATURA (Post HardCore – Zaragoza)
1999an Zaragozan jaio zen, soinu mota ezberdinak batuz (harcore, punk, emo, postHC …), eta bi ahotsekin abestuz. Bere lehen grabazioa (2000) Vision Tunel eta Le fil d ‘ariane bezalako talde adiskideekin partekatutako split bat da. Geroztik, errepidera salto egiten dute, baita Europara ere, eta grabazioren bat gehiago egiten saiatzen dira. Baina 2002. urtera arte ez zuten grabatu «Gente sin fábricas» iraupen luzeko lehen diska, Mala Raza zigilu alternatiboarekin ere. 2004an hainbat split grabatu zituzten Politburo edo Disface bezalako taldeekin, eta hainbat bildumetan agertu zen zenbait kausen alde. HC/punkaren munduan soinu eta jarrera aldetik erreferente bihurtzen dira, eta ez diote kontzertuak emateari uzten. 2007an «Verde» grabatu zuten, 2011n «Trampas», eta 2015ean «Todavía», beren estiloa, soinua eta borroka-letrak mantenduz. Kontzertuen intentsitatea murriztu egiten da hainbat arrazoirengatik, baina inoiz ez da makina gelditu, eta orain, 20 urte beteta, indar eta gogoz beterik datoz. Melodia eta iluntasuna, Taupada Fest! Honetarako.

PEEEDÖH (Raw Punk – Zarautz/Orereta)
Duo misto honen historia berria da, baina Maider zein Abuelo historia askorekin datoz dagoeneko. Desagertutako Hardcore Punk Paniko taldean egon ziren. Maider Holy Nuns-en eta Abuelo Managaitz, Ërnia edo Metralleta bezalako proiektuetan daude. Zuzenean egiten dutenaren erakusgarri, 2009an Svartskallar taldearekin partekatutako kasete bat grabatu zuten. 10 punk txistukada, hamahiru minututan bidaltzen dituztenak. Ez da musika (beraiek esaten duten bezala); zarata, gogoak, abiadura, amorrua eta jarrera hutsa baizik.

PIZTUPUNK (Punk Rock – Gasteiz)
Piztupunk 2008an espreski sortu zen Piztu Gasteiz mugimenduan jotzeko. Cover talde bezala jaio zen (UK Subs, The Damned, Lords of the New Church, Radio Birdman…), kontzertu gutxi emanez eta beti kausa batengatik. Bertatik, Señor No, RIP, Karrozerias Betoño, Sumision City Blues edo Sioux bezalako taldeetako kideak pasa dira. 2018an beren abestiak plazaratu zituzten (bertsioak alde batera utzi gabe). Taldekideren baten aldeketaren ondoren, egun taldearen osaketa finko geratu da. Orain estudioan dabiltza euren abesti berrien grabaketa lanetan. Betiko Punk rockeko abestiak indarrez eta abiaduraz joaz. Intentsitate handiko taldea dugu, izugarrizko garra duen abeslariarekin. Ezinezkoa geldirik egotea! Piztu!

YAKOVLEV 42 (Street Punk – Oiartzun)
Endikak (Basura, Sutura…) konposatutako abestiek proiektu hauetan lekua izateari uzten diotenean, 2014ean, proiektu hau jaioko da. Ionen (Odio) laguntzarekin hamar bat abesti grabatuko dituzte. Streetpunk, DIY filosofiadun eta antifaxista den taldea izango da Yakovlev 42. 2016ean beraien lehen maketa autoproduzitua, «Streetpunk Antifa», aurkezteko beraien lehen kontzertuak ematen hasiko ziren, maketa honen kopia guztiak salduz. Geroztik kontzertuak ematen jarraituko dute zonaldeko erreferente bihurtuz. Abesti berriak sortuko dituzte; 2017an «La pesadilla continua» eta 2018an «Secuestro Express». 2019an «Antolatu, borrokatu, egin!» zuzenean grabatutako diska kaleratuko dute, beraien filosofia argi utziz. Keroseno punk politizatua izango dugu Taupada Fest!an. Gainera, aurten lan berri baten aurkezpena egingo dute zeina disfrutatzeko aukera izango dugun.

Lehengo urteetan bezala, jaialdia eta gero musikarekin jarraituko dugu. Janari beganoa egongo da gauean zehar indarrak berreskuratzeko, gure iruzurrezko zozketa edukiko dugu, Zintzilik Irratiko eta taldeen materiala salmentan, distri alternatibo ezberdinak edukiko ditugu gurekin, edari merkea eta Mogambo eta Zintzilik Irratiko jende jatorraren konpainia. Zer gehiago eskatu daiteke? Anima zaitez!

Comments are closed.