Kitarra Plazara!

2019/12/09

Puerto de Santa Maria espetxean Jon euskal preso politikoak eta bere kidea den Enrikek egindako kitarra ekarri zuten Oreretara joan den abenduak 7an. Gartzelak deseraikitzeko eta presoak kaleratzeko asmoarekin kitar berezi honen soinua Koldo Mitxelenako oholtzan entzuteko aukera paregabea izan genuen Elkartasun emanaldi honetan Nigarazuek, Imanol Carballo, Idoia “Hatxe” eta Kerman “Zozaia”ren eskutik. Ekimen herritarra jarraituko du aurrerago gure badiaren inguruan, Pasai Antxon eta Trintxerpen.

Hona hemen ekimenaren aurkezpena eta kontzertua.

Comments are closed.