Iada Kaneta portuan prestatu dugu gure txokoa eta gaurko irratsaioa bertatik emititzeko ahal izan dugu. Edonork enlkarrizketatua izan nahi bada edo besterik gabe, gu bisitatu bihar ere hemen izango gara!

Aurreko egunetan bezala 8:30tan notizien berri eman dugu, hala nola, atzo, Iruñatik “Mugak zabalduz” kideek antolatutako busa gelditu eta bidaiariak banan banan erregistratu zituzten; suhiltzaileek Miarritzen G7ren aurkako mobilizatu dira;Hazparneko e;gitarauta bertan behera gelditu da ; G7 salatzeko kajero baten aurkako ekintza burutu da Agurainen; bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu 19:30tan G7ren kontrako manifeztazio ez-mixtoa abiatuko da Ficovatik.

Bestalde, gure porrarekin jarraitu dugu. Zuk ba ahal dakizkizu zeintzuk diren G7an parte hartzen duten 7 estatuak?

Elkarrizketei dagokionez,gai ezberdinak jorratu ditugu gaurko irratsaioan: Itoizeko borroka, eraso sesixtei erantzueteko protokoloa eta horrekin lotuta ” gune seguru” eta “erasoa” zeri deitzen diogun inguruko gogoeta, teknologia modu “seguruago” batean erabiltzeko aholkuak, gazte guneko egitaraua…

Bihar gehio!

Comments are closed.