8:00tan martxan jarri gara eta “11feminista autonomo” moduan sinatua bidali diguten komunikatua trasmititu dugu.

8:30 eta 10 30tan, egunero egingo dugun bezala, jasotako berriak komentatu ditugu, hala nola, errepresioari dagokionez, atzo hotel baten aurka ekintza bat egitera zioazten 5 pertsona atxilotu zituzten, kontrolak jarraitzen dute Santiago eta Behoviako bideetan, Dantxarinean banan banan gelditu dituzte etaranbien inguruko kontrol politziala areagotu dute. Horretaz gain, gaur goizean Kaneta portuko gunearen inguruan presentzia polizial handia egon da “mugak” gainditzen zituen pankarta bat egoteagatik. Hau kendu dute. Bestalde, salatu nahi dugu astelehenean eraso matxista bat gertatu zela akanpalekua. Ez dira horrelakorik onartuko. Hauxe da erasoen aurrean antolakuntzakoek luzatu diguten telefonoa: 0033 618 45 85 33. Aprobetxatu nahi dugu komentatzeko ostegunean, espreski feminismoaren gaia lantzen den egunean, manifestaldi ez mixto bat egingo dela. Ficobatik aterako da 19:30tan. Gaur gauean 21:ootan manirako prestaketekin jarraituko dute akanpalekuan.

Bestalde, gune ezberdineko egitarauaren berri eman dugu eta zenbait elkarrizketa ipini ditugu. Lehenengo, akanpalekuko kolektibo ezberdinei egindako elkarrizketak, hala nola, sukaldariei, mediku taldeari, Legal Team-ari eta Jaka Horiei. Gero, Aman-komuneko kide bat elkarrizketatu dugu eta baita talde ez-mixtoan parte hartzen duena. Beraz, aprobetxatu dugu osteguneko manifestazio eta erasoen aurrean martxan jarritako protokoloari buruz galdetzeko.

Comments are closed.