6 bat urtetik gorakoentzat den istorio bat ekarri digu gaurkoan Imanolek, Leire Aranoren Begiak itxita hegan liburua. Bertan mutiko bat azaltzen zaigu, eta mutikoa hondartza batean aurkituko dugu uretara begira, ispilu horretan ikusten duena bera ote den galdezka. Mutiko horrek ez ditu bere generoari dagozkion ezaugarri eta rolak maite, gona eta halakoak janztearekin amets egiten baitu.
Entzun: