ArestiBioGrafikoaAste honetako Literatura txokora komiki batekin hurbildu zaigu Imanol. Adur Larreak idatzi eta marraztu du Gabriel Aresti BioGrafikoa, eta izenburuak dioen bezala, komikian Gabriel Aresti idazle eta poetaren bizitza izan du aztergai.

Egun, horrelako komikiei nobela grafikoa deitzen zaiela esan digu Imanolek. Bertan poetaren bizitza osoa kontatzen digu Adur Larreak; Aresti 1933an Bilbon jaio zenetik 1975ean gaixotasun larri baten ondorioz hil zen arte. Baina, Aresti literarioa baino gehiago, Arestiren alde humanoa kontatzen zaigula azaldu digu Imanolek gaurko kolaborazioan.

Entzun:

Comments are closed.