0_akustikoa_2016_txiki_Oarsomusika elkarteak eta Musikazuzenean komunitateak Jaialdi Akustikoa antolatu dute elkarlanean Urtarrilaren 10 arratserako Errenteriako Niessen Aretoan.

Guztira 12 izanen dira oholtza hartuko duten musika proposamenak, bakoitzak bi kantu eskainiko dituelarik. Musikariak Imanol Carballo, Amorante, Liher, Eneritz Furyak, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Ekiza, Lorea Intxaurrandieta, Occhi di Farfalla, Josu Bergara, Physis versus Nomos eta Goliath izango dira.

Formatu txikian ari diren musikariak batu dituzte emanaldi berezi honetan, mugimendu txiki baten izeberraren punta irudikatuz. Bide horretan, Zintzilik irratiarekin elkarlanean ariko dira eta jaialdia Live Stream bidez zuzenean entzuteko aukera izanen da FM 100 eta internet bidez lotura honetan: http://irratia.zintzilik.net/zintzilik.ogg
Jaialdia arratseko 19:00etan hasiko da eta 21:45 aldera amaituko da.

INFO ZABALAGOA
http://www.musikazuzenean.com/e21339/jaialdi-akustikoa-imanol-carballo-amorante-liher-eneritz-furyak-jon-basaguren-mikel-uraken-ekiza-goliath-lorea-intxaurrandieta-occhi-di-farfalla-josu-bergara-physis-versus-nomos

Comments are closed.