12342287_767960403327516_8807059492641266782_nPres@ dugu ekimena antolatu dute Gaztainoko bizilagunek larunbaterako.

Aitzol Gogorza, gaixotasun larri eta sendaezina duen Oreretako presoa etxeratzea presazkoa dela esango dute Gazta?oko bizilagunek bihar, eta preso dauden auzo bereko Eider Perez eta Mikel Arrieta presoak etxeratzeko ordua ere heldu dela aldarrikatuko dute.

Basauriko espetxean dago Aitzol Gogorza. Mikel Arrieta berriz, Algecirasko espetxean dago (Andaluzia, Espainia), eta espetxe horretara mugitu berri dute Perez Cordobako (Espainia) espetxetik.

Gazta?oko bizlagunek herritar guztiak deitu dituzte iniziatibarekin bat egin eta auzora hurbiltzera larunbatean, eta guk ere horixe bera egin nahi izan dugu Zintzilik irratiko uhinen bidez.

Zintzilik irratiko saio berezi honetan biharko antolatutako egitarauaren berri eman digute Gaztainoko bizilagunek , Pres@ dugu iniziatibara deitzeko kaleratu duten komunikatua ere irakurri dugu, eta presoen senide, preso ohi eta Gaztainoko bizilagun eta gaztetxeko kideen ahotsak entzuteko aukera ere izan dugu saioan zehar.

Entzun

Comments are closed.