DA50-ZUMETAAurreko astean etxekolanak jarri genizkion Zintzilik irratiko informatiboetan Literatura Txokoa kolaborazioa egiten duen Imanoli, eta aste honetan txukun-txukun ekarri dizkigu dozena bat gomendio Durangora joaten garenerako.

Etxeko txiki eta handientzat, euskaraz idatziak eta itzulpenak, letra ugarikoak eta komikiak, aspaldikoak eta berri-berriak, batzuk aurtengo Literatura txokoan komentatutakoak eta beste batzuk azken ordukoak: Akim Ihesi, Ikaro, Argiaren alaba, Bihotzak dun-dun, Hartz Txiki, Agur Agur, Oz-eko aztia, Virgil txiki, Krokodiloa ohe azpian, Alizia herrialde miresgarrian, Sugaar eta Justin Hiriart.

Guztiak gomendagarriak eta oso onak Imanolen esanetan. Aipatutako guztien kritika laburra entzun nahi izanez gero entzun aste honetako kolaborazioa, eta baten bati buruzko informazio gehiago izateko bilatu gure bilatzailean, horietako asko urtean zehar Zintziliken aipatutakoak baitira.

Entzun

Comments are closed.