KARTELAAzaroaren 16tik 22ra ospatuko da aurtengo Herrien Astea Orereta – Errenterian. Aurtengo 21. edizioa da eta «Desegin harresiak, eraiki harremanak?, da Mikelazuloko lagunek herrien asterako aukeratutako leloa.

Asteartik aurrera hitzaldiak, dokumentalak, solasaldiak, ipuinak, afaria eta beste hamaika ekitaldi izango ditugu herrian.

Guzti horretaz hitz egiteko Mikelazulo partaide den Joseba izan dugu Zintzilik irratiko Erretegia informatiboetan.

Entzun

Egitaraua:

Azaroak 17, asteartea

  • 19:00etan Mikelazulon: Hizkuntzen mapa eta bizitzaren pintzeladak II bideo pieza

Azaroak 18, asteazkena

  • 19:00etan Mikelazulon: ongietorriaren kultura solasaldia
    • Alemanian errefuxiatuekin egiten ari den lana, Isa Marin (Hanburgo)

Azaroak 19, osteguna

  • Yoshi Hioki ipuin kontalari japoniarra
    • Goizean Koldo Mitxelenako haurrentzat Mikelazulon
    • 22:00etan Cine Reyna tabernan

Azaroak 20, ostirala

  • 19:00etan Mikelazulon: Palestinari buruzko bideoak, egungo egoera azalduz
    • ?SUMUD? Palestinara espedizioa (Ander Iriarte)
    • ?JERUSAl?N ESTE? (Mundu bat-eko Eneko Gerrikabeitia)

Azaroak 21, larunbata

  • 10:30etik aurrera Lehendakari Agirre plazan: bigarren eskuko liburu azoka (Colombiako Arahuaco herriko haurrentzat bizikletak eraman ahal izateko izango da)
  • 19:00etan Lampedusa mosaikoaren aurrean (Lehendakari Agirre plaza): elkarretaratzea
  • 21:00etan Txintxarri elkartean: Herri armeniar afaria, Herri Armeniarraren jenozidioaren ehun urteurrena ospatzen da

Azaroak 22, igandea

  • 11:00etan Zumardian: nazioarteko emakume taldeen futbol txapelketa
    • Honduras, Bolivia, Paraguay, Nicaragua, Euskal Herria

Azaroak 17tik 30era

  • Mikelazulon erakusketa: Brasilgo presa hidroelektrikoak: emakume kaltetuak (MunduBat)

Info gehiago: www.mikelazulo.com/

Comments are closed.