OzAzken urte hauetan bezala aurtengo denboraldian ere Zintzilik irratiko Erretegia saio informatiboan Imanolek egiten duen Literatura txokoa izango dugu.

Imanolek hamabostero idazten du Berria egunkarian Haur eta gazte Literaturaren inguruan, eta astero gurekin egoten da liburu baten berri ematen.

Aste honetan denok txikitatik ezagutzen dugun obra baten berri eman digu, Lyman Frank Baum-ek orain dela 100 urte baino gehiago argitaratutako Oz-eko Azti Harrigarria. Liburu hau aurten euskaratu eta argitaratu du Denonartean argitaletxeak, eta Imanolek liburuaren itzulpen, marrazki eta edizioak goratu, eta bertan agertzen diren pertsonai abenturen irakurketa gomendatu digu.

Comments are closed.