Aske-cordero-inuncaciones-ebroAskekintzako lagunak izan ziren oporrak baino lehen gurekin beraien 4 kolaborazioa egiteko, eta berandu xamar bada ere, hona hemen egun horretan eginiko grabazioa.
Hasteko Askekintzak azken boladan eginiko hainbat salaketen berri eman zigun Jonek: Goierriko eskola animaliak erabiliz egindako jai bat, Inauterietan animaliak erabili zituztela hainbat karrozetan, eta zirko batean animaliak erabiltzen jarraitzen dutela besteak beste.
Euskal erkidekoan hiltzen diren animalien zifrak ere eman zizkigun Jonek, eta amaitzeko otsailean Zaragozako uholdeak zirela eta Jonek bertan bizi zuena kontatuko zigun, tragedia kalte ekonomikoetan zentratu zela eta ez bertan hil ziren norbanakoetan salatuz.

Entzun [audio:http://archive.org/download/Askekintza20150312/Askekintza_20150312.mp3]

Informazio gehiago https://www.facebook.com/askekintza eta harremanetarako? info@askekintza-liberaccion.org

http://www.askekintza-liberaccion.org/index.php/eu/

Comments are closed.