19. KORRIKA ZINTZILIK IRRATITIK
IRRATSAIO BEREZIA
Martxoaren 21an, larunbata, goizeko 10:30etatik 13:00etara KORRIKA Oreretan zehar jarraitzeko IRRATSAIO BEREZIA egingo da Zintzilik Irratian.
Parte hartzeko: 943527407 telefonoa, twitter edo facebookaren bidez egin dezakezu.
Zintzilik Irratiak Fm-ko 100ean emititzen du Oarsoaldean edo zintzilik.net helbidean interneten bidez.
OHARRA: azken denboraldian arazo teknikoak dauzkagu irratiko emisorearekin eta gure potentzia FM 100ean ez da guk nahiko genukeena bezain ona, beste aldetik, gure on-line bidezko emisioak ere arazo batzuk dauzka. Espero dugu, larunbateko irratsaio berezia ondo entzun ahal izatea.