Gaurkoan Askekintzaren 3. kolaborazioa izan dugu Zintzilik irratiko geisErretegia saio informatiboan.
Telefonoaren beste aldean izan dugu Askekintzako? Natx, eta 15 bat minututako kronika egin digu Animaliaen defentsaren inguruan.
Hasteko urte amaieran Txerri Vietnamdarrak gure mendietan dabiltzala eta Eguzki talde ekologistarekin izandako eztabaidaz aritu zaigu Natx.
Ondoren, orain 2 aste Zarautzen ospatutako “DEFENESTRE V” jaialdiaz aritu zaigu. Bertan irabazitako dirua SHAC-eko auziperatuentzako izan zen, eta horrela SHAC zer den azaldu digu.
Amaitzeko, gabonetan eta jai guztietan egin bezala, asteburu honetan ospatzekoak diren kaldereroetan animaliak erabiltzearen aurkako salaketa egin du Askekintzako gure kolaboratzaileak.
Entzun [audio:http://archive.org/download/AskekintzaKolaborazioa320150205/Askekintza_kolaborazioa_3_20150205.mp3]
Gai hauei buruz, eta beste askoren berri izateko,?facebook.com/askekintza edo twitter.com/askekintza