10887489_934340579942976_6977559772331162321_oAskekintzaren 2. kolaborazioan eguberrietako protestak eta zirko italiarraren aurkako salaketa izan ditugu hizpide.

Hasteko Santomas egunean Donostian ipinitako talo eta txistorra beganoaren postuaren arrakastaz aritu gara, eta egun horretan festaren aitzakiarekin erabili ohi diren animalien eskubideen alde eginiko protestaren berri ere eman digute.

Eguberritako Olentzero eta Errege magoen desfiletan animaliak erabiltzen direla eta Donostian bertan egindako ikerketa eta salaketaren berri ere eman digute kronika honetan.

Eta amaitzeko Il Circo Italianoaren aurka egin duten kanpaina eta presioaren ondorioz, zirko honek animaliak, Gipuzkoako ikuskizunetan gutxienez, erabiltzeari utzi diola aipatu digu Askekintzako gure kolaboratzaileak.

Gai hauei buruz informazio gehiago nahi baduzue facebook.com/askekintza edo twitter.com/askekintza

Entzun [audio:http://archive.org/download/Askekintza20150115/Askekintza_20150115.mp3]

Comments are closed.