730110734_10741Apaiziartzako lagunekin elkarrizketa egin dugu Zintzilik irratiko GeisErretegia saio informatiboan.

Hasteko Gaintxurisketako lurretan baserria zergatik okupatu zuten, bidean izandako arazoetaz eta proiektuaren egungo egoeraz aritu zaigu Josetxo.

Amaieran larunbaterako Lezon antolatu duten? elkartasun egunaren berri eman digute, eta festa eguardiko 13:00tan hasiko dela gogorazi digute. Bazkarian Apaiziartzako babarrun ezinhobeak dastatzeko aukera izango dugu (12 euroren truke), eta ondoren Xamoa eta Maialen bertsolari bikainak izango ditugu Txerrimu?on.

Segidan Donostiako manifestazioara joateko aukera izango da, eta arratsaldeko 20:00etan jarraituko du festak Eneritz Furyak eta Miren Eguzki eta Miren Ilargiren antzerkiarekin.

Hona hemen elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/ApaiziartzaElkartasunFesta20150115/Apaiziartza_Elkartasun%20festa_20150115.mp3]

Apaiziartzari buruzko informazio gehiago hemen aurkitu dezakezue.

Comments are closed.