730110734_10741Urtarrilaren 17an Apaiziartza Zutik elkartasun eguna ospatuko da Lezon.

Apaiziartzako proiektua Gaintxurizketako nekazal lurrak berreskuratu eta bertan proiektatuta dagoen plataforma logistikoari aurre egiteko asmoarekin sortu zen 2011ean. Urte horretan Lezo eta eskualdeko lagun batzuk Gaintxurizketan dagoen eta Foru aldundiaren jabegoa duen Apaiziartza baserriaren zati bat okupatu zuten, eta eskualdeko 75 bat familien barazki beharrak asetzen dituen 3 kontsumo talde ipini zituzten martxan.

Urte hauek ez dira xamurrak izan eta proiektua arriskuan egon da pertsona batzuen eraso larri eta etengabeen ondorioz, eta hauen atzean egon daitezkeen interes ekonomiko eta inmobilarioen erruz.

Larunbat honetarako Apaiziartza Zutik! Gaintxurizketa ez Ikutu! Plataforma Logistikorik ez! mezua zabaltzeko asmoz, elkartasun eguna antolatu da Lezoko Txerrimu?om eguardiko 13:00etatik aurrera, eta bertan Sagardo dastaketa, babarrun jana, bertsolariak eta antzerkia izango ditugu.

Astean zehar Apaiziartzako lagunekin izango gara Zintzilik irratiko GeisErretegia informatiboetan, baina aurrerapen gisa hona hemen ekarri diguten soinu deia edo ku?a.

Entzun [audio:http://archive.org/download/KUNAApaiziartzaUrt17/KU%C3%91A_______Apaiziartza_Urt17.mp3]

Apaiziartzari buruzko informazio gehiago lotura honetan aurkitu dezakezue.

Comments are closed.