Askekintzaren kolaborazio berria dugu Zintzilik irratiko GeisErretegia saio informatiboan. Bi astetik behia Askekintzako kide den Natx izango dugu gurekin animalien eskubideen alde talde honek egiten dituen ekimenen berri emateko.
Aurreneko kolaborazioa hasteko udan zehar jaietan animalien erabilpenaren aurka egindako kanpainaren balorazioa egin digu.
Ondoren, igande honetan Santomasetako feria dela eta, animalirik gabe festa ospatu daitekeela erakusteko Donostian egingo duten protestaren berri eman digu, eta bertan ipiniko duten postuan txistorra beganoa salduko dutela esan digu.
Entzun 1. kolaborazioa [audio:http://archive.org/download/GeisErretegianAskekintza20141211/GeisErretegian_Askekintza_20141211.mp3]
Informazio gehiago https://www.facebook.com/askekintza eta harremanetarako? info@askekintza-liberaccion.org
http://www.askekintza-liberaccion.org/index.php/eu/