sare-herritarra1Orereta – Errenterian ere hasiak dira SARE osatzen. Giza eskubideen urraketekin amaitzeko asmoz sortutako taldea da SARE, eta Euskal Herriko presoek jasaten duten dispertsioa salatzeko ahalik eta herritar gehien biltzea du helburu. Horretarako aurki Oreretarrok esku artean izango dugun liburuxka kaleratu dute, 500.000 ale eskuz esku mundu guztira zabalduko dena. SARE sakabanaketa salatzen Euskal Herri guztian lanean arituko bada ere, herri batzutan lana bikoiztuko zaie, herri horietan gaixorik dituzten presoak ere badituztelako. Oreretaren kasua ere horixe da, eta SAREk oso kuntuan izango du Aitzol Gogorza presoak bizi duen egoera.

Esan bezala gure herrian ere hasi da SARE osatzen, eta aurreko larunbatean izan zen aurreneko zita. Hurrengoa berriz asteazken honetan, azaroak 19, arratsaldeko 19:00tan Merkatuzaharrean izango da, eta Ametsek herritar oro gonbidatu ditu bertara hurbiltzera.

Norbaitek joaterik ez badu, baina informazioa jaso nahi badu oreretaerrenteriasaretzen@gmail.com helbidera idatzi dezake, edo http://sare.eus/ webgunea bisitatu bestela.

Hona hemen guzti honen inguruan izan dugun elkarrizketa gaurko geisErretegia informatiboan

Entzun [audio:http://archive.org/download/SareOreretan20141113/Sare%20Oreretan_20141113.mp3]

Comments are closed.