Gaztaino2014Gazta?oko jaiak hasiko dira bihar, eta urtero bezala haur, gazte eta zaharragoentzako egitarau zabala antolatu dute Oreretako auzo honetako bizilagunek. Aurtengo herri gonbidatua Katalunia izango da.

Zintzilik irratiko geiErretegikoek jaien prestaketan buru belarri ari zela harrapatu dugu Aitor, eta honek asteburu honetan eta datorren ekainaren 23an gazta?oko auzoan topatuko dugunaren berri eman digu.

Entzun elkarrizketa [audio:http://archive.org/download/Gaztaino20140612/Gaztaino%2020140612.mp3]

 

Egitaraua 2014:

Ekainak 13, ostirala

  • 18:00etan: Puski eta Txurruski pailazoen emanaldia. Jarraian, Maritxuren jaitsiera eta txupinazoa. Ondoren buruhandiak irtengo dira, patata tortila lehiaketarekin hasi aurretik. Auzoko haur jaioberriei kamiseta banatuko zaie.
  • 20:00etan: Iratxoen iturria irekiko dute, bertako sagardoa dastatzeko.
  • 22:30ean: Kontzertua. Arkada (Bara?ain, Nafarroa), Oi! se arma (Tenerife, Kanariar Uharteak), Kaos Urbano (Madril) eta CRIM (Tarragona, Herrialde Katalanak).

Ekainak 14, larunbata

  • 10:30ean: Gazta?oko III. Herri Krosa. Jarraian, II. Haurren Krosa. Sari banaketaren ondoren, aizkolari proba: Joxean Loiarte, Mikel Juanikorena, Bittor Elizagoien eta Lorentzo Go?i.
  • 16:00etan: Mus txapelketa, Bukagaitz elkartean.
  • 17:00etan: Haur jolasak.
  • 21:00etan: Herri afaria, Gazta?oko plazan. Ondoren, Drac de Sarria.
  • 23:00etan: Kontzertua Gaztetxean, Bad Sound System eta Glaukoma.
  • 23:30ean: Rockalean taldea, plazan. Ondoren, DJ Bull. Goizaldean Sorginen Edabe Magikoa banatuko dute.

Ekainak 15, igandea

  • 12:00etan: Toka eta bote txapelketa.
  • 14:00etan: ?Gazte izandakorientzako? bazkaria.
  • 17:00etan: Apar festa.
  • 18:30ean: Mundutik Gazta?ora, Gazta?otik Mundura.

Ekainak 23, asteartea

  • 18:00etan: Haurrentzako herri kirolak. Arratsaldean zehar, mokaduak eta sagardoa egongo da txoznan.
  • Iluntzean, sua piztea eta jaien bukaera.

Comments are closed.