OP001Lezoko Apaiziartza baserriko lagunek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Lezoko plazan. Bertan Apaiziartzako proiektuak azken hilabeteetan jasan dituen eraso eta mehatxuak salatu dituzte, eta Gaintxurizketako nekazal lurrak berreskuratu eta proiektu kolektibo honekin aurrera jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Prentsaurrekoan Apaiziartzako kidei babesa azaldu diete hainbat eragilek: Basherri Sarea, Oarso Taldeak, Bilgune feminista, Amalatz eta Garaitzen, STOP Desahucios, AHTren aurkako Oarsoaldea, Bidasoa eta Donostiako taldeak.

Zintzilik irratiko arranoa ere handik ibili da, eta prentsaurrekoaren audioa ekarri digu. Hona hemen:

Entzun [audio:http://archive.org/download/RPLezon140522/RPLezon_140522.mp3]

Amaitzeko gogoratu maiatzaren 24an, larunbatean, landaketa kolektiboa egingo dela Apaiziartzako lurretan. Bertara joateko 11:00etan egin dute hitzordua Txerrimu?on.

Comments are closed.