bozeto logo5Oarso Musikak kontzertu interesgarria antolatu du biharko Oreretako Niessen aretoko 2. solairuan.

Hona hemen bidali diguten audioa eta infoa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/20140510NiesenenGreatBarrierBuskerJuiceOkensay/2014-05-10-Niesenen_GreatBarrier%2BBuskerJuice%2BOkensay.mp3]

Larunbata honetan, oreretako Niesengo entsegu aretoan (eraikinaren 2garren pisuan dagoena) Oarsomusikak kontzertua antolatu du.

Rock ikutu doinu oso ezberdinak entzuteko aukera izango duzue, 3 taldetan emakume musikari eta abeslarien parte hartze paregabearekin.

Kontzertua gaueko 21:45tan hasiko da puntual, ateak 21:30tan irekiko dira, garagardoak euro batean izango dituzue eta sarrera 5 eurotan!

Animatu zaitez, etorri eta zabaldu deialdia zuen kontaktuen artean mesedez!

Hona hemen taldeen informazio gehiago:

Lagunen arteko harremanetik sortu zen THE GREAT BARRIER.

Nahiz eta estilo desberdinak jorratu aurreko taldeetan (“NUN”, “All Jazz Era”, “Luppulo”…), beste gauza berezi bat atera dute oraingoan.

Taldeak ez dauka estilo markatua, baina rock-a, blues-a eta folck-a agerian geratzen dira. Nahasketa horretan murgilduta,?2011an atera zuten EPa. Egun, “El Tigre” Estudioan?lan berria?grabatzen ari dira taldekoek, iazko ?Villa de Bilbao? saria irabazi ostean. Taldea 2 neska eta 4 mutil osatzen dute.

?

Hona hemen Ep deskargatzeko aukera:

?

BUSKER JUICE Bizkaiko ?vintage? rock taldea da, ingelesez abesten duen neska baten ahotsa eta flauta eta saxo jotzen duen beste batek gidatuta. 60ko hamarkadako doinuak aurkitu daitezke beraien abestietan. Tabernaz taberna ibiltzen dira beraien ?abarduraz beteriko zuku zoragarria eskeiniz ikusleen harridurarako.

?

OKENSAY taldea 2004 an sortu zen Lezon,hirukote bezela.
Taldea handituz joan zen eta bostkote bezala 2009 an lehen kontzertua eman zuten.
Euskara ardatz hartuta funk eta rock ikuituak dituzten abestiak jotzen dituzte.
Gaur egun lau mutil lezotar eta bermeotar neska batek osatzen dute taldea.

http://www.youtube.com/watch?v=UtDViCEreTw&list=UU8I6bZ59RhnrhWKhESElc1A

https://www.facebook.com/okens.say.3

 

 

Comments are closed.