DSC_0227Lezoko Gaintxurizketan dagoen Apaiziartza baserriko proiektua alarma gorrian dago.

AHT, Jaizkiblego superportu eta plataforma logistikoak mehatxatutako Gaintxurizketako lurretan nekazaritza ekologikoa bultzatzeko asmoarekin okupatu ziren Foru aldundiaren diren baserri eta lurrak. Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko asmoz baserriaren zati bat konpontzen ere hasi ziren. Egun hiru kontsumo talde sortu dira proeiktuaren inguruan, eta eskualdeko 75 bat familiei eskaintzen zaie bertako barazkia eta produkto ekologikoak… Baina Apaiziartzaren proeiktua arriskuan dago, bertara hurbildu diren pertsona batzuen eraso larri eta etengabeen ondorioz, eta hauen atzean egon daitezkeen interes ekonomiko eta inmobilarioen erruz.

Ostegun honetan Lezko Txerrimu?on asanblada egin zen Apaiziartza baserriaren egoeraren berri eman, jasaten ari diren erasoen aurrean ze eranztun eman eta proiektuarekin aurrera nola jarraitu aztertzeko.

Proiektuko partaide den Josebarekin hitz egiteko aprobetxatu genuen unea eta hementxe duzue grabatu ahal izan genuena (zoritxarrez grabagailuak azken zatia ez zuen txukun grabatu, baina hasierako 17 minutuek ondo azaltzen dute egoera zein den)

Entzun [audio:http://archive.org/download/Apaiziartza20140508/Apaiziartza_20140508.mp3]

apaiziartza3

Apaiziartzakoek egoeraren berri ematen duen komunikatua ere zabaldu dute, eta hementxe irakurri dezakezue:

1) Alarma egoera Apaiziartzan

2) Gertaeren kronologia

3) En Apaiziartza hoy ?Y ma?ana?

1)– ALARMA EGOERA APAIZIARTZAN! –

Bi urte eta erdi pasa dira Gantxurizketako (Lezo) Apaiziartzako proiektua martxan jarri zenetik; Diputazioaren jabetzako Apaiziartzako baserri-erdi eta lurrak okupatuz eta hauen erabilpena berpiztuz, autogestioaren bidetik hiru oinarrizko helburu ardatz hartuta:

Bertan eraiki nahi duten Plataforma Intermodalari aurre eginez Gaintxurizketako nekazal lurrak erabili eta bertatik elikadura subirautasuna bermatzea.

Oarsoalde mailan nekazaritza ekologikoan oinarritutako kontsumo sare bat sortzea, non dagoeneko 75 familiek jaten duten bertatik gaur egun.

Etxebizitza bezala erabilpenik ez zuen baserri erdiari bizitza eman eta gaur egungo etxebizitza arazo larriari irtenbidea bilatu nahi dion jendeak aukera bat izatea, lurra eta baserria uztartuz.

Bi urtez hasierako asmo hauek erralitate bihurtzen generaman arren, badira 7 hilabete ondoko bi bizilagunen mehatxu eta akoso etengabea pairatzen ari garela, goraka doazen erasoak hauek. Nahiz eta bizilagun hauek gu erabiltzen ari garen baserri erdi eta lurrekin inongo loturarik ez eduki, beraien jarrera oldarkorra arriskuan jartzen ari da errealitatea den proiektu oso hau.

Haiekin hitzegiten saiatu arren eta Lezoko Udala eta Foru Aldundiaren ateak ere jo ondoren, ez daude prest erasoak eta mehatxuak gelditzeko, eta proiektuko partaide zein lagunek bizi duten larritasun egoerarekin batera, aurtengo uzta ere arriskuan dago.

Otsailetik hona gertatzen ari diren azken gertaera larriek (baratza lantzen duen kide batekiko eraso fisiko eta heriotz mehatxuak, baserrira hurbildutako neska batekiko irain, mehatxu eta patrol batekin harrapatzeko keinuak zein proiektuko kide batek bizitoki gisa erabiltzen duen baserrian sartuz burututako ateen, lehioen zein altzarien suntsiketa basatiak, besteak beste) bizilagun hauen estrategia premeditatu eta erasokorraren intentsifikazioa agerian utzi besterik ez du egiten, estrategia bortitz eta kalkulatu honen logika perbertsuak Apaiziartzako mugak gainditzen dituen esfera espekulatibo eta monopolistan sustraitzen diren susmoa azaleratzen duten bitartean.

Proiektu herrikoi honek interes partikular eta jarrera mafioso hauengandik pairatzen duen larritasun egoeraren aurrean ezinbesteko ikusten dugu bizitzen ari garena lau haizetara zabaldu, konpartitu eta ahalik eta kolektibo zein norbanako anitzenetan egoera honekiko hausnarketa zein elkartasuna sustatzea.

Honen harira urgentziazko deialdia zabaltzen dugu datorren Maiatzaren 8-an Lezoko Txerrimu?on 19:00 tan egingo den batzarrera hurbiltzeko, baita Apaiziartzako proiektuaren defentsan antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko.

?

2) – GERTAEREN KRONOLOGIA –

2011. URTEA

Lezoko Gaintxurizketa baserri auzoan kokaturiko Apaiziartza baserri erdia eta bertako lur publikoak lantzen eta baratza antolatzen hasten da herritar talde bat.

2013 ko Urria

Bi urte martxan egon ondoren eta hiru kontsumo talde antolatu ondoren, orain arte bizilagunekin inongo arazorik egon ez denean eta elkarbizitza eman denean, lehen arazoak hasten dira Patxi Irazusta Eskamendi (baserrira iritxi berria eta bertan bizi ziren arreba eta ama bidali ondoren) eta Manuel Unanue Martiarena bizilagunak eraginda. Gu baino eskubide gehiago dituztela baserriaren zati hau erabiltzeko eta baserri zati hori erabiltzeko asmoa adierazten dute.

2013 urriak 12

Arratsaldeko 4etan akoso etengabearen lehen pausoa ematen hasten dira guk erabiltzen dugun baserri erdiko atariko belarra desbrozatzen hasten denean Patxi, Manuel ondoan duela. Tentsioa sortzen da eta ahotsa altsatzen handik aldegiteko ohiukatuz, 6 urteko haurren aurrean jarrera oldarkorra eta mehatxuzkoa erabiliz: salaketa jarriko zigutela.

2013ko urriak 17

Lehen bilera Foru Aldundiarekin (baserri erdiaren jabearekin). Egoera azaldu ondoren baratza proiektoarekin ados egonda egoera erregularizatzeko modua bilatzeko lehen kontaktoa.

2013ko urriak 18

Txabola baten zaharberritzea auzolanean burutzeko prestaketak oztopatzen hasten dira Patxi eta Manuel. Eztabaida ondoren Patxik bere kotxea sartzen du indarrez txabolara, sarbidea oztopatuz.

Urriak 19

Egun hontako aurreikusitako auzolana bertan behera gelditzen da kotxearen eraginez eta konfrontazio gehiago ekidin nahiean. Gauean, Manuelek bere oilategiko oilaskoak hartu eta berreraikitzen ari ginen txabolan sartzen ditu, txabola bereganatuz.

Urriak 20

Oilaskoak bereak diren galdetzera joandakoan Manuelen emazteak (Nati) erantzunik ez. Gauean Manuelek bere 4×4-koa hartu eta erabiltzen genuen zatiko sarbidera ekartzen du, argi luzeak piztu eta bertan geundenak itsutuz. Lezoko Udaltzainak azaltzen dira eta Manueli 4×4-koa kenduarazten diote. Patxiren kotxea txabolako sarrera oztopatzen jarraitzen du.

Urriak 26

Euria datorrela eta txabolako teilatuko egurrak plastikoz estaltzen ari ginela auzolanean (haurrak ere inguruan) Manuel, bere suhiarekin batera lanean ari direnei mehatxuka hasten da, ?bakarrik harrapatuko haut? bezalako esaldiekin. Udaltzainak azaltzen dira Manuelek deituta. Patxik bere kotxea bide erdian gurutzatu eta bertan uzten du. Ertzainak ere agertzen dira Manuelen familiak deituta eta identifikazioa hartu ondoren aldegiten dute

Urriak 24

Apaiziartzan bizi den lagun baten ama Manuelekin hitzegiten saiatzen da kalean topo egindakoan eta erantzun moduan salaketa jartzen dio Manuelek, mehatxu eta akoso salaketa bide penaletik. Epaiketan ama, inputatzen zaizkion kargu guztietatik absolbitua ateratzen da.

Urriak 30

Kotxea bide erdian gurutzatuta, pareko larreetan behor bat sartzen dute Patxi eta Manuelek, egunero guk erabiltzen dugun baserri aurretik pasatzen, intimidazio moduan.

Urriak 31

Bigarren bilera Foru Aldundiarekin. Bertako lurrak lur bankoari txertatu eta konkurtso publikora ateratzera proposatzen du irtenbide moduan, bizilagunen jarrera gordintzen ari dela eta.

Azaroak 7

Arratsaldeko 3tan Manuel eta Natik ehiza txakurra lotzen dute baserriko atearen ondoan, sarrera oztopatuz. Udaltzainen lekukotasunarekin ehiza txakurra askatu eta Manueli itzultzen zaio. Honek berriro hartu eta oraingoan sarrerako ateari lotzen du txakurra. Patxiri deitu ondoren Manuel ateari heltzen da inor ez sartzen uzteko. Denbora honetan Udaltzainak bertan dira eta Manuelen semea Jon Unanue aitari txanda eginez ateari heltzen dio sarrera oztopatuz. Baserri erdiko atea irikitzen hasten garenean erabiltzaileok, Manuel barrura sartzen da indarrez bultzaka, nahiz Udaltzainak hori ?allanamiento de morada? dela adierazi. Ertzainak iristen dira eta Manuel kanporatzen dute, baita ehiza txakurra bere baserri erdira emateko agindu ere. Lehen salaketa Manuelen aurka.

Azaroak 18

Baserrirako sarrerako farola eta zabor zintzilikarioa botata azaltzen dira. Udaltzainei deitu partea egiteko. Patxiren 4x4oa bidea oztopatzen.

Azaroak 21

Lezon Herri Batzarra bizi dugun arazoa transmititzeko eta irteera bilatzeko. Gipuzkoako Basherri saretik ere babesa adierazteko urteroko topaketa Lezon egiteko proposamena.

Azaroak 27

Foru Aldundiarekin 3. bilera. Lurrak konkurtso publikora aterako dituzte, Urrullon bezala.

Azaroak 30

Lezoko plazan konzentrazioa eta kontsumo taldeen barazki banaketa publikoa. 70 pertsona.

Abenduak 12

Lezoko alkatearekin bilera. Gauzak baretzeko mobilizaziorik ez egiteko proposamena, arazoa konponbidean dela eta pazientzia eskatzen digu. Alde bietakoak bilera batean elkartzeko konpromisoa hartzen du, baita baserria bixitatu eta bertatik ikustera joatea, Foru Aldundikoekin

Abenduak 16

Manuel eta Patxi linternekin etxe inguruan gauez, baratzako atakak ixten ari zirela diote.

2014ko Urtarrila

Foru Aldundiko eta Lezoko alkatearen bixita. Manuel eta Patxi bere abokatu Patxi Lobatorekin zain. Guk berririk ez genuen noiz etorriko ziren. Betiko jarrera oldarkorra agintariekin ere.

Hurrengo egunetan Manuel eta Patxik untxiak askatzen dituzte baratza ondoan eta bertan kalte larriak eragiten dituzte egunero.

2014ko hasiera

Manuel eta Patxik asto bat ekartzen dute ondoko zelaira eta aske uzten dute. Baratzako atakak zabaltzen dituzte astoa baratzara sar dadin. Operazioa astero egiten dute, baratza hondatzeko.

Urtarrilak 31

Elkarbizitza lortzeko saiakera bilera udalean, bi aldeetako partaideak beraien abokatuekin. Ezin hitzegin, ezin akordiorik lortu, Manuel, Patxi eta beraien abokatu Lobato ezertarako prest ez. Akoso diseinatua aurrera eramaten gu handik bidali arte. Bilera uzten dugu.

Otsailaren 25

Baratzako kide bat bertaratzen denean heriotz mehatxuak Manuel eta Nati bere emaztearen aldetik. Kotxera itzultzerakoan Manuel makil batekin zai erasotzeko asmoz eta lepotik heldu eta makilakin mehatxatuz ordu laurden bat eduki sarearen kontra. Udaltzainak etortzerako dena bukatuta. Manuel eta emaztearen aurkako 2. salaketa judiziala.

Martxoa hasiera

Basozaina agertzen da untxiek eragindako kalteei buruzko partea egitera eta Manuelek ukatzen du untxiak berarenak direnik. Basozainarekin ere ohiuka eta jarrera oldarkorra.

Martxoak 26

Garbi?e Irazustak lekuko moduan deitzen gaitu epaitegira, bere anaia Patxik jarritako salaketaren harira. Epaiketa atzeratua.

Martxoak 28

Patxi Irazusta agertu eta mehatxuak han bizi denaren kontra: ?aldegin hemendik edo gaizki bukatuko duzu?.

Apirilak 7

Garbi?e Irazusta Patxiren arrebak mehatxuak salatzen ditu, bere anaiak berari eta bere senarrari eragindakoak.

Apirilak11

Marrokiar jatorrizko mutil bat topatzen dugu etxebizitzaren barruan, hango berri bazuela eta gezurretan ari zela konturatu ondoren, berarekin hitzegin eta handik joaten da, susmoak bizilagunek ekarri eta lagundu dutela, enfrentamendua bilatzeko. Bizilagunak agertzen dira eta pakean uzteko esatean Manuelen semea, Jon Unanue, 4x4kin ziztu bizian agertu eta harrapatze saiakera egin ondoren irain sexistak eta mehatxuak bertan zegoen baratzako emakumeari. Hirugarren salaketa Unanue aita seme eta emaztearren aurka.

Apirilak 12

Ahuntzak ekartzen dituzte baratza izorratzeko. Untxiak egunero izorratzen dute baratza eta Manuelen Mehatxua: aurten ez duzute ezer aterako hemendik

Apirilak 16

Arratsaldeko 6tan altzariak deskargatzen, bizilagunak udaltzainei deitu, agertu, eta partea egin arren Manuel eta Nati argazkiak atera eta atera.

Gauean baratzako kide bat etxera itzulitakoan atea hautsita, barruko altzari guztiak apurtuta, sukalde, logela, lehio, dena txikituta. Janaria lurretik, etxe dena puskatuta. Salaketa Ertzainenengan eta bertara agertzen dira puskatutako altzari eta etxearen partea egitera, gaueko ordu txikiak arte.

?

3)– EN APAIZIARTZA HOY ?Y MA?ANA? –

Las grandes empresas de la construcci?n est?n continuamente estudiando, ojeando el territorio al acecho de la oportunidad que les genere un suculento bocado especulativo.

Tienen muy buenos padrinos colocados en las altas esferas, indispensables para ofrecer el envoltorio legal que todo tipo de operaciones a gran escala necesita. No es casualidad que las grandes operaciones especulativas-inmobiliarias se desarrollen sobre territorio virgen-rural que con las consiguientes recalificaciones disparan los beneficios de los Halcones de la construcci?n.

Estos, sin embargo, precisan de peones sobre el terreno que desempe?en la sucia, pero imprescindible, labor de desbrozar la ?mala yerba?. Estos son calificados, seg?n el argot empleado por el sector, de ?ojeadores?; Asesorados jur?dicamente, carentes de escr?pulos y capaces de utilizar todo tipo de artima?as de hostigamiento para deshacerse de los ?gusanos? (t?rmino empleado para definir a los moradores de las diferentes instalaciones con las que desean especular), pasando por encima de ellos si suponen obst?culo alguno hacia sus prop?sitos.

Este es el perfil de uno de nuestros personajes, eslab?n imprescindible en el engranaje ejecutivo de lo que viene denomin?ndose acoso o ?mobbing? inmobiliario, y su vertiente rural. Fen?meno, este, definido como ?toda actuaci?n u omisi?n con abuso de derecho que tiene el objetivo de perturbar a la persona acosada en el uso pacifico de su vivienda y crearle un entorno hostil con la finalidad ?ltima de forzarla a adoptar una decisi?n no deseada sobre el derecho que la ampara a ocupar la vivienda?.

Numerosos son los casos de ?ste fen?meno en Catalu?a, y cada vez mas abundantes en nuestro territorio mas cercano (como el caso de Casa Tangora en Getxo, 2003), as? como numerosas y muy variadas pueden ser las conductas mediante la cual se exprese y en las condiciones y contextos sobre el cual se precipite.

Con esto, cabr?a preguntarse quien ser? el siguiente en padecer semejante escalada de acoso y hostigamiento cuando el sector lo requiera.

Acoso y hostigamiento que, como en el caso de Apaiziartza en Lezo, no nos dejan de evocar actitudes de fascismo incipiente al ensa?arse de tal modo contra un proyecto autogestivo y popular, a la vez que desprendiendo un hedor especulativo-monopolista.

Por todo ello pedimos a la sociedad en general y a las instituciones, tanto forales como municipales, que rechacen las agresiones padecidas en Apaiziartza de manera contundente.

Comments are closed.