GOIKO KALAMU martxoak2014

Larunbata honetan, arratsaldean, Arraguako GOIKO ESKOLA Kulturgune Okupatutako lagunek aurten Kalamu egunaren 14garren edizioa ospatzen dute! EHn zaharrenetariko bat dakigunez. KALAMU EGUNA sortu zen drogaren autogestioa lantzeko eta kontsumo osasuntsua bultzatzeko.

Egunean zehar Jose Sitar eta Jah Inityren musika izango dugu bertan, eta urtero legez Bilboko “Recoge y Siembra” dendako Hugo lagunarekin hitzaldi-solasaldia izango dugu, hainbat maitatzen dugun landare honi buruzko zalantza eta kezkak argitzeko nahiean. Hugorekin izan dugu elkarrizketa kalamu egunaz, hemen duzue entzungai:

ENTZUN[audio:http://ia600808.us.archive.org/18/items/KALAMUEGUNAGOIKOESKOLA2014Hugo/KALAMU%20EGUNA%20GOIKOESKOLA%202014-Hugo.mp3]

Gogoratu Kalamuak aurkezteko epea 18:00tan dela eta sari pila bat izango direla! eta kalamua goxoa dastatzeko ere!

Comments are closed.