AK001Apaiziartzako proiektuaren defentsan, eta bertako lagunek jasaten ari diren eraso eta mehatxuak salatzeko
kontzentrazioa egin zen aurreko ostiralean, martxoak 7, arratsaldeko 19:30tan Lezoko plazan.

30 bat lagun bildu ziren Apaiziartza proiektuaren alde, eta kontzentrazio ostean bertan gertatzen ari denaren berri emateko komunikatu bat irakurri zen. Amaieran astearte honetarako, martxoak 11, bilera deialdia ere egin zen, eta proiektuari sostengu emateko prest dagoen oro parte hartzera gonbidatu zen.

Zintzilik irratiko arranoa handik zebilen, eta komunikatua eta deialdiaren grabaketaz gain, Apaiziartzako kide batekin egindako elkarrizketa ere ekarri digu.

Hona hemen kontzentrazioan azaldutakoa

Entzun [audio:http://archive.org/download/Konzentrazioa140307/Konzentrazioa_140307.mp3]

Comments are closed.