Azala_DVD_Zintzilik

IRITSI DIRA! – ?Ya est?n aqu?!

ZINTZILIK IRRATIARI BURUZKO DOKUMENTALA

Documental sobre la Zintzilik Irratia (castellano)

Denbora luzez itxaron ostean eskuartean ditugu Zintzilik Irratiaren 27 urte ez dira ezer! dokumentalaren kopiak.

Gure irrati libreak 29 urte bete berri dituela eta, dokumental honekin ospatzea baino ezer hoberik ez dago. Bertan irratiaren aurreneko 27 urteak kontatzeaz gain, Oreretako borroka politiko eta sozialaren zati txiki bat ere jasotzen da.

DVDa 10 eurotan saltzen da eta 27 urte ez dira ezer! Zintzilik Irratia herri baten historia dokumentalarekin batera, Oreretako historiarekin zerikusia duten beste hiru dokumental ere sartu ditugu bertan: Ynestrillas Oreretan (Oarso Telebista-1998), Ciudad sin Ley (Rongwrong-1993) eta Asiloaren Desalojoa (Hainbat Egile-1988).

Guztira Oreretako 207 minutuko historia DVD bakarrean.

vlcsnap-2013-03-03-20h31m15s169 vlcsnap-2013-03-03-20h24m42s57
vlcsnap-2013-03-03-20h32m57s177 fotograma 2
vlcsnap-2013-03-03-20h41m32s204 fotograma 1
vlcsnap-2013-03-03-20h36m58s16 fotograma-1_

AURKEZPENAK EMANALDIAK

Dokumentala aurreko udaberrian aurkeztu genuen, bi pasetan. Lehenengoan dokumentalean parte hartzen duten lagunentzat, eta bigarrena herritar ororentzat Mikelazulo Elkartean, LUPA jaialdiaren barruan.

Orain herri eta aretoetan aurkezteko asmoa dugu. Aurreneko hitzorduak hauek dira:

ABENDUAK 19, OSTEGUNA: TXERRIMU?O (LEZO)

URTARRILAK 12 NIESSEN ARETOA (ORERETA-ERRENTERIA)

Aurkezpen hauek nahi duzuen leku guztietan egiteko prest gaude eta interesatuak Zintzilik Irratiarekin harremanetan jartzea besterik ez du egin behar.

Hurrengo emanaldien berri ematen jarraituko dugu.

NOLA LORTU DVDa

Modurik zuzenena Zintzilik Irratiarekin harremanetan jartzea da, baina badira ere beste bide batzuk. Momentuz hauek:

->DURANGOKO AZOKA (ABENDUAK 5-8) – EGUZKI BIDEOAK-en saltokian

->DURANGOKO AZOKA EZ KOMERTZIALA (ABENDUAK 5-8 )- RUTI DISTRI postuan.

->SANTOMAS AZOKA ORERETAN (ABENDUAK 21)- ZINTZILIK IRRATIAren mahaian.

-> AURKEZPEN-EMANALDIETAN.

Aurki saltoki eta banatzaile gehiago izango ditugu. Horien berri hurrengo mezuetan emango dizuegu.

Comments are closed.