2013-11-30 17.53.54Urrian hasi ziren Madrilgo audientzia nazionalean Batasunako 36 lagun eta 110 herriko taberna epaitzen.

Auzi honetan Landare elkartea eta Idoia Arbelaitz daude auzipetuta. Idoiak bi urte eman zituen preso auzi honegatik 2002. urtean atxilotu zutenean, eta orain 8 urtetako espetxe zigorra da eskatzen dutena berarentzat. Epaiketa otsaila bitarte luzatuko dela aurreikusten da, eta Idoiarekin, eta gainontzeko epaituekin elkartasunez Libre Eguna antolatu zen aurreko larunbaterako Oreretan.

Hona hemen Libre Eguneko bazkarian idoiarekin eginiko elkarrizketa:

Entzun [audio:http://archive.org/download/IdoarekinLibreEguna20131130/Idoarekin_Libre%20Eguna_20131130.mp3]

 

Comments are closed.