1451942_569968213074500_2083167106_nGaur goizean Oreretako Euskalgintzak eta hainbat euskalzalek babesa adierazi diote Idoia Arbelaitzi. Bide batez, larunbatean Oreretako LIBRE egunera joateko gonbidapena luzatu diete Oreretarrei.

Entzun aurkezpena [audio:http://archive.org/download/AurkezpenaIdoiaLibre131127/Aurkezpena_idoia-libre_131127.mp3]

Hona hemen igorri diguten komunikatua:

IDOIA LIBRE

2002ko apirilean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon

epaileak Batasunaren aurkako auzia abian jarri zuen. Dena ETA zelakoan,

hainbat atxiloketa egin zituzten, tartean, Idoia Arbelaitzena, gure

lankidea.

Urte hartako apirilaren 29an Polizia Nazionalak atxilotu zuen eta, hiru

egun komisaldegian pasa ostean, bi urte igaro zituen Soto del Real eta

Avilako espetxeetan. 2004an baldintzapeko askatasuna eman ondoren, 9

urtez jasan behar izan du jazarpen judiziala. Gaur egun, bere bizitza

errotik moztuko duen 8 urteko espetxe zigorra jaso dezake, oinarri

juridikorik ez duen epaiketaren ondorioz.

Dakizuenez, Idoia erreferentea da Oreretako euskalgintzan. Urte luzez,

AEKn ehunka ikasle euskaldundu ditu; euskalgintzan zein herrigintzan

Oreretako hainbat eta hainbat ekimenetan buru-belarri aritu da eta

aritzen da eta gure nahia da Idoiak jarraitu ahal izatea euskaran eta

euskaratik egiten duen eta hain beharrezkoa zaigun lanean.

Oreretako euskalgintzako kideok elkartasuna eta babesa helarazi nahi

diogu Idoiari eta baita gainontzeko auziperatuei ere. Hori dela eta, Idoiari

babesa adierazteko, azaroaren 30ean egingo den LIBRE Egunean parte

hartzera gonbidatu nahi ditugu oreretarrak eta ingurukoak.

Oreretan, 2013ko azaroaren 27an

Comments are closed.