Ateak Ireki elkarretaratzeaAteak Ireki webguneko kidea den Piturekin egon gara hitz egiten Zintzilik irratiko geisErretegia saioan Ateak Ireki zergatik itxi duten jakiteko.

Ateak Ireki herri mugimendutik nola sortu zen, Nafarroan kalean mugitzen dena sarean zabaltzeko egin duen lana eta, besteak beste, boterean daudenen ustelkeria salatzeko egin dituztenak aipatu dizkigu Pituk. Baina lan hori garesti ordaintzen da Nafarroan, eta duela aste bete webgunea itxi bazieten, itxiera salatzeko larunbaterako deitutako elkarretaratzea ere debekatu diete orain. Ez dira garai errazak? adierazpen askatasunerako, baina Ateak irekiko kideak prest daude beraien lekukoa hartuko duen proiektu komunikatiboei laguntzeko, beharra badago eta informazioa librea emateko eta jasotzeko. Gure aldetik animo eta indar guztiak… ateakirekiaurrera!

Amaitzeko gogoratu ostiralean elkarretaratzea dugula Oreretan, arratsaldeko 19:00etan Herriko plazan. Eta larunbatean, nahiz eta debekatu duten, Iru?eako Udaletxeko plazan, 19:00etan ere elkarretaratzea dagoela deituta.

Entzun [audio:http://archive.org/download/AteakIreki20131121/Ateak%20ireki%2020131121.mp3]

Kartel ateak ireki

 

Comments are closed.